"EAJ-PNVk gogotsu lan egingo du, bai hemen eta bai Madrilen gehiago luza ezin daitekeen egoera hau desblokeatzeko” esan du hautagai jeltzaleak. “Baina horretarako beharrezkoa izango da Donostiako gizartea ere eraginkortasunez mugitutzea, giza-legez, irmoki eta kontzientziatuta, ezinbesteko gune hori hiriaren zerbitzura jartzeko”.
Donostia urte gehiegiz bizi izan da Urumeari bizkarra emanda, hain zuzen ere datozen urteetako hiri garapenerako ardatz nagusi izango denari bizkarra emanda. Hiriak korridore estrategiko honen behar handia dauka etorkizunerako. Horregatik Loiolako kuartel militarrak hor erdian egoteak sekulako kaltea eragiten du, “lur eremu hori Donostiaren zerbitzura jartzea erabat hipotekatzen duelako”, azpimarratu du Donostiako alkatetzarako EAJren hautagaiak, Eneko Goiak.
“Erabat onartezina da, zerbitzu militarra kendu eta hamar urtera, Loiolako terrenoek donostiarrok ikusi ere egin nahi ez ditugun kuartel militarrek hipotekatuta jarraitzea”, salatu du Eneko Goiak.
“Gai honetan Odón Elorzaren gobernuak erabateko erresoluzio falta erakutsi du, eta Donostiaren interesak defendatzen aritu beharrean, Espainiako Defentsa Ministerioaren delegatua bailitzan jokatu du. Horren aurrean, EAJk ahal duen indar guztiarekin lan egingo du, bai hemen eta bai Madrilen, gehiago luza ezin daitekeen egoera hau desblokeatzeko”, adierazi du hautagai jeltzaleak.
“Baina ez da erraza izango; donostiarrok argi dugu Loiolatik militarrak ateratzeko askoz gehiago beharko dugula”, gogorarazi du Eneko Goiak. “Soldadutza ere ez zen “asperraldi” bategatik amaitu, milaka pertsonen konpromisoagatik eta sekulako presio sozialagatik baizik. Horrek lortu zuen arrazoia espiritu kastrenseari gailentzea. Kasu honetan ere ez da ezberdina izango. Ezinbestekoa izango dugu Donostiatik benetako apustua egitea eta donostiarren etorkizunerako hain beharrezkoa den gune hau gure zerbitzurako lortzea. Eta horretarako lana eta presioa irmoki, zibismoz eta kontzientziazio sozialez egin beharko dugu”, baieztatu du Eneko Goiak.
URUMEAKO ARDATZA: GARAPEN EKONOMIKO ETA URBANORAKO POLO BERRIA
Tabakalerak, AHTren geltokiak eta autobusen geltokiak osatzen duten gunea diseinu integralarekin eraikitzea.
Mundaiz eta Tabakalera artean kokatzen den poligonoa jarduera ekonomikorako gune bihurtzea, Tabakaleraren eta AHTren geltokien gertutasunak aprobetxatuta.
Riberas Loiolaren eta Aldunaeneren eraikuntza amaitzea.
Kuarteletan “Urume XXI” proiektua eraikitzea. Etorkizuneko proiektu urbano mixtoa da, zeinetan gazteentzat bizitzeko guneak eta jarduera ekonomikorako guneak nahastuko diren.
Txomin-enekoa desjabetzea amaitu eta urte honetan bertan hasi auzo berriaren eraikuntza. Errepide zaharra (Sierra de Aralar – Aintzieta paseoa – Martutene paseoa) bulebaritzatu.
Ibai-paseoa Martuteneraino guztiz eraiki Urumeako ezker ibarrean, aisialdirako eta arraunerako Ibaialde zentroa barne, eta eskuin-ibarreko paseoa proiektatu lanak hasteko.
URUMEA XXI PROIEKTUA
Egun Loiolako kuartel militarrak dauden lurzoruaren kokapenak eta hedadurak leku ezin hobea egiten dute proiektu anbizioso bat garatzeko: Urumea XXI proiektua. Batez ere gazteentzat zuzendutako proiektu horrek jarduera ekonomikorako guneak eta etxebizitza guneak uztartu nahi ditu, polo moderno bat sortuta.
Baina proiektu hau garatu ahal izateko, Donostiak beharrezkoa izango du mobilizazio sozial handi bat egitea datozen urteetan. Eta mugimendu hori Donostiako Udalak lideratu behar du. Argi eta garbi utzi behar zaio Espainiako Defentsa Ministerioari Donostian gauzak asko aldatu direla, eta beharrezkoa duela bere etorkizun sozial eta ekonomikorako terreno horiek berreskuratzea.
2011/05/20 | GIPUZKOA
2011/05/19 | GIPUZKOA
ENEKO GOIA: “DONOSTIAK ETORKIZUNA METROPOLI KLABEAN ULERTU BEHAR DU”
2011/05/19 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: EZ DUGU UTZIKO GIPUZKOAKO PROIEKTU ESTRATEGIKOAK PARALIZATZEN
2011/05/18 | GIPUZKOA
EGIBARREK “BOTOAREN INDARRA” ALDARRIKATU DU “HERRI GISA ERRESPETA GAITZATEN” LORTZEKO
2011/05/18 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: SOZIALISTEK UDALETXETAN EGIN DUTEN KUDEAKETA DESEGOKIA IZAN DA
2018/08/31 | GIPUZKOA
2018/07/10 | GIPUZKOA
2018/07/03 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona