ONENA EMATEKO GARAIAONENA EMATEKO GARAIA

Gipuzkoa

Udalerriak

Batzar Nagusiak

  

Bereiztuak...

Hasiera » Gipuzkoa » Berriak

Berriak

2011/05/19 | GIPUZKOA
ENEKO GOIA: “DONOSTIAK ETORKIZUNA METROPOLI KLABEAN ULERTU BEHAR DU”
ENEKO GOIA: “DONOSTIAK ETORKIZUNA METROPOLI KLABEAN ULERTU BEHAR DU”
“Donostiak eta Gipuzkoak bikote perfektua osatzen dute. Aliantza estrategikoa egin eta elkarrekin atera behar diote etekina potentzialitate horri”, azpimarratu du Eneko Goia, Donostiako alkatetzarako EAJren hautagaiak.


“Donostiak ikuspegi erabat lokalistak eta txokokeriak gainditu behar ditu, horiek pobreago eta txikiago egiten baikaituzte, eta metropoli klabean, ikuspegi zabalago batekin diseinatu behar dugu etorkizuneko proiektua”, dio Eneko Goiak. Horretarako hainbat elementu eta proiektu gakoak izango dira: Pasaiako badiaren biziberritzea eta portu berria eraikitzea, garraio sistema metropolitanoa garatzea aldiriko ferrokarrilean oinarrituta eta Zarautzetik Irunera arte joango dena, eta AHTa iristeak eskainiko dituen aukerak aprobetxatzea.

Donostiako metropoli eremuak 400.000 biztanletik gorako hiri-aglomerazioa osatzen du. Horregatik beharrezkoa da hainbat zerbitzu, jarduera ekonomiko eta garraiobide sistema metropoli ikuspegiarekin integratzea.

DONOSTIA METROPOLITANORAKO ARDATZAK

• Pasaiako Badiaren biziberritze integrala eta portuko jarduera mugitzea txanpon beraren bi aurpegiak dira. Gipuzkoan eta Donostiako ingurune metropolitanoan portuko jarduera edukitzen jarraitu nahi badugu, aukera hau ezin dezakegu galdu.

• Gertuko eta aldiriko garraio-sistema guztia Abiadura Handiko Trenaren Donostiako geltokiarekin zuzenean lotu behar da. Metro-topoaren edo antzekoen diseinuak aspektu hau kontuan hartu gabe egiten badira aukera handia alferrik galduko da.

• Abiadura Handiko Trena Donostiatik pasa dadin konfiguratu behar da. Etorkizuneko komunikazio bide garrantzitsuenetakoa izango den trena hartzetik kanpo geratzerik ez dauka Donostiak.

Pasaiako badiaren biziberritzea Gipuzkoako Lurralde Historikoak, eta beraz Donostiak, eskuartean duten etorkizuneko apustu garrantzitsuenetako bat da. Metropoli ikuspegi batetik, “seguruenik hau da momentu honetan eskuartean dugun tamaina handieneko zeregina”, Eneko Goiaren ustez. “Badiaren biziberritze integrala eta portuko jarduera mugitzea txanpon beraren bi aurpegiak dira”.

“Gipuzkoan eta Donostiako ingurune metropolitanoan portuko jarduera edukitzen jarraitu nahi badugu, aukera hau ezin dezakegu galdu”, Eneko Goiak dioenez. Bere esanetan, “eztabaida ez da jarduera barruan mantendu behar den edo kanpora mugitu behar den; benetako eztabaida zera da: portuko jarduera mantendu behar den edo ez. Izan ere, egungo badiaren biziberritze prozesuak ez du atzera bueltarik, eta prozesu hori bateraezina da egungo portuko jarduerarekin”. Eneko Goiak azpimarratu du: “Gure erantzuna argia da: bai badiaren biziberritzeari eta bai portuko jarduera mantentzeari”.

AHT DONOSTIARENTZAT ETA GIPUZKOARENTZAT ERABAKIGARRI

“Datozen urteetako iraultza handienetakoa Abiadura Handiko Trena iristea izango da”, Eneko Goiak, Donostiako alkatetzarako EAJren hautagaiak, azpimarratu duenez. AHTak erabat hankaz gora jarriko ditu une honetan ditugun gertuko eta urrutiko kontzeptuak, eta horren ondorioz, gure eragin-eremua gaur egun ezagutzen duguna baino askoz handiagoa izatea ahalbidetuko du. Ikaragarrizko aukerak zabaltzen dizkigu eta horiei etekina ateratzeko gai izan behar gara. Horretarako, ordea, beharrezkoa izango da inteligenteak izan gaitezen mugikortasun sistema integrala diseinatzerakoan.

EAJ-PNVk dio Abiadura Handiko Trenaren geltokia Tabakalerarekin eta azkenean egingo omen den Donostiako autobus geltokiarekin integratu behar dela. Horretarako, geltokiaren diseinuak kontuan hartu behar ditu inguruneko proiektuak, eta espazio bateratu bat sortzea ahalbidetu behar du, hain zuzen ere, Urumea ertzean kokatuko den erdigune berri bat sortzea. “Diseinu hori egiterakoan asmatzeak plus handia emango dio Tabakalerako proiektuari, eragin-eremua modu nabarmenean zabalduko baita”, dio Eneko Goiak.

Agenda

gehiago >

Irudi galeria

Posta bidezko botoa

Posta bidezko botoa

Onena emateko garaia

  • Sede
    Euzkadi Buru Batzar

    EBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tf.: 944 039 400
    Fax zk: 944 039 415

  • Araba Buru Batzar

    ABB

    Abendaño, 26
    01008 Araba
    Tf: 945 011 600
    Fax zk: 945 011 619

  • Bizkai Buru Batzar

    BBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tf.: 944 039 400
    Fax zk: 944 039 413

  • Gipuzko Buru Batzar

    GBB

    Pinu bidea, 20
    20004 Gipuzkoa
    Tf: 943 11 88 88
    Fax zk: 943 11 88 87

  • Napar Buru Batzar

    NBB

    Zapatería, 50
    31080 Nafarroa
    Tf.: 948 21 19 74
    Fax zk: 948 21 19 96

  • Ipar Buru Batzar

    IBB

    25, rue Thiers
    64100 Baiona