ONENA EMATEKO GARAIAONENA EMATEKO GARAIA

Gipuzkoa

Udalerriak

Batzar Nagusiak

  

Bereiztuak...

Hasiera » Gipuzkoa » Berriak

Berriak

2011/05/16 | GIPUZKOA
RAFA URIBARREN: EAJ-PNV-k herri txikien eta nekazal sektorearen aldeko apustua berresten du LANDAGIPUZKOA eta LURRA BIZIRIK programen bidez gauzatuko duena.
RAFA URIBARREN: EAJ-PNV-k herri txikien eta nekazal sektorearen aldeko apustua berresten du LANDAGIPUZKOA eta LURRA BIZIRIK programen bidez gauzatuko duena.


Hauteskundeetan herriz herri ibiltzen den autobusa gaurkoan Aia, Asteasu, Tolosa eta Villabonara gerturatu da.

Aian baserri bat bisitatu du taldeak. Rafa Uribarren, Foru Diputatua eta Aiarako EAJren alkategaia Igor Iturain taldearen parte izan dira. Bertan sektorearen inguruko gorabeherak aztertzeko eta eztabaidatzeko aukera egon da.

Ondoren Aiako plazara joan da taldean eta bertan ekitaldi politiko txiki bat egin dute. Rafa Uribarren eta Igor Iturainek hartu dute hitza lau urte hauetan herri txikien aldeko apustuaren nondik norakoak azaltzeko. Baita etorkizunera begira aurreikusten diren erronkak eta apustuak aurkeztu dira.

2007-2011 legealdian LG32 programa martxan jarri du herri txikien garapenari begira. Aldi berean, 2010. urtean Batzar Nagusietan, Gipuzkoako Nekazaritzaren Etorkizunari buruzko ponentzia onartu zen, erronkak eta estrategiak bertan zehaztu zirelarik, alderdi polítiko guztien adostasunarekin. Hurrengo legealdira begira, EAJ-PNV-k bai herri txikien eta baita nekazal sektorearen aldeko apustua berresten duela nabarmendu dute. Honetarako bi ekimen nagusi martxan jarriko direla azaldu dute:

LANDAGIPUZKOA PLUS: 2500 biztanle azpiko herrietara zuzendua beraien azpiegitura teknologiko eta soziokulturalak hobetzera eta jarduera ekonomikoak bultzatzera zuzendua.

LURRA BIZIRIK: (Ponentziaren gauzatzea)

EAJ-PNV-k ez ditu konzebitzen herri txikiak nekazal jarduerarik gabe.

Gainontzeko sektoreei bezalaxe, nekazal sektoreari ere krisi ekonomikoak egur latza eman dio.

Krisiarengatik bereziki kaltetuak izaten ari diren azpisektore nagusienen aldeko apustua egin behar da: esne sektorea, haragi sektorea, artzaintza…

Zentzu honetan, ildo desberdinak jorratu beharko dira,besteak beste:
• Profesionaltasuna, lehiakortasuna, bideragarritasuna, inbertsiotarako laguntzen bidez.
• Ekoizpen kostuak gutxitzeko planak…
• Produktuen eraldaketa eta merkaturatze kostuak gutxitzeko ekimenak….
• Komertzializazio bide berrien jorratzea

Agenda

gehiago >

Irudi galeria

Posta bidezko botoa

Posta bidezko botoa

Onena emateko garaia

  • Sede
    Euzkadi Buru Batzar

    EBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tf.: 944 039 400
    Fax zk: 944 039 415

  • Araba Buru Batzar

    ABB

    Abendaño, 26
    01008 Araba
    Tf: 945 011 600
    Fax zk: 945 011 619

  • Bizkai Buru Batzar

    BBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tf.: 944 039 400
    Fax zk: 944 039 413

  • Gipuzko Buru Batzar

    GBB

    Pinu bidea, 20
    20004 Gipuzkoa
    Tf: 943 11 88 88
    Fax zk: 943 11 88 87

  • Napar Buru Batzar

    NBB

    Zapatería, 50
    31080 Nafarroa
    Tf.: 948 21 19 74
    Fax zk: 948 21 19 96

  • Ipar Buru Batzar

    IBB

    25, rue Thiers
    64100 Baiona