ONENA EMATEKO GARAIAONENA EMATEKO GARAIA

Gipuzkoa

Udalerriak

Batzar Nagusiak

  

Bereiztuak...

Hasiera » Gipuzkoa » Berriak

Berriak

2011/05/09 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: SOZIALISTEN KUDEAKETAK PORROT EGIN DU ESTATUAN, EUSKO JAURLARITZAN ETA GOBERNATZEN DITUEN UDALETXETAN
MARKEL OLANO: SOZIALISTEN KUDEAKETAK PORROT EGIN DU ESTATUAN, EUSKO JAURLARITZAN ETA GOBERNATZEN DITUEN UDALETXETAN
Erakundeak kudeatzeko eta krisi egoeratik ateratzeko Gipuzkoan beharrezkoa den bide zentrala ordezkatzen du EAJ-PNVk.

Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAJko hautagaia, Markel Olanok sozialistek gobernatu dituzten erakunde guztietan gauzatu duten kudeaketaren porrota izan du gaur hizpide. “Zapaterok eta Lopezek ez dute ezertan asmatu eta Gipuzkoako udaletxe sozialisten kontu publikoak ere kolokan dituzte”.

Sozialistek krisiaren aurrean erabaki serio eta arduratsua hartu ez izana salatu du Olanok Errenterian. Kudeaketari dagokionean kriterio eza erakutsi dute eta, honekin batera, ekonomia eta enpresa eragileenganako distantzia izan dute “bizkarra eman diete. Noiz, eta enpresek enplegua sortu ahal izateko laguntza eta gertutasun gehien behar dutenean”.

EAJ-PNVk ekonomia errealaren aldeko apustu garbia egin du, berrikuntza indartuz eta krisiaren aurkako neurri estrukturalak ezarriz, sozialisten eredu ekonomikoak, berriz, inprobisazioan oinarrituta “langabezi tasa tamalgarriak besterik ez ditu eragin”.

Gipuzkoan, non %8,9arekin, estatuko langabezi tasarik baxuena dugun, “200 milioi euroko Krisiaren aurkako plana jarri dugu martxan 2010 eta 2011ean. Besteak beste, 6.500 lagunen enplegu soziala, 500 gazteen enplegu kualifikatua, berrikuntzako 350 proiektu eta zientzia eta teknologiako azpiegiturak indartu ditugu”.

Olanoren ustez, sozialisten erakunde eta kudeaketa eremu guztietan egindako gestioak porrot egin izana “ez da kasualitate hutsa”. Erakundeetako kudeaketa egoki batek esperientzia eta eraginkortasuna eskatzen dute, eta kezkaturik ikusten dugu udaletxe sozialisten kontu publikoetan zorpetze maila eta gastu arrunta nola handitu diren”.

“Sozialistena, enplegurik sortzen ez duen eta bere etorkizuna hipotekatzen duen eredu ekonomikoa, gure gazteen amets gaiztoa bilakatzen ari da”.

Errenterian, adibidez, gastu arruntari eusten ez bazaio, aurrezpen arrunta negatiboa jasateko arriskua dago, eta halaxe gertatuz gero “udalak ez lituzke baliabide nahiko izango bere funtzionamendu arruntari aurre egiteko”.

EAJ-PNVren ibilbidea luzea da eta ekonomiaren kudeaketan bermea suposatzen du. Nortasuna duen kudeaketa bultzatu nahi dugu, enpresekin lotuta, zorrotza eta eraginkorra.

Etorkizunera begira, hautagai jeltzaleak austeritatean oinarrituko den gestioa defendatuko duela adierazi du, eta datorren maiatzaren 22an herritarrek hautatu egin beharko dutela gogorarazi du, “edo sozialisten porrota edo EAJ-PNVren eredu eraginkorra”.

Agenda

gehiago >

Irudi galeria

Posta bidezko botoa

Posta bidezko botoa

Onena emateko garaia

  • Sede
    Euzkadi Buru Batzar

    EBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tf.: 944 039 400
    Fax zk: 944 039 415

  • Araba Buru Batzar

    ABB

    Abendaño, 26
    01008 Araba
    Tf: 945 011 600
    Fax zk: 945 011 619

  • Bizkai Buru Batzar

    BBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tf.: 944 039 400
    Fax zk: 944 039 413

  • Gipuzko Buru Batzar

    GBB

    Pinu bidea, 20
    20004 Gipuzkoa
    Tf: 943 11 88 88
    Fax zk: 943 11 88 87

  • Napar Buru Batzar

    NBB

    Zapatería, 50
    31080 Nafarroa
    Tf.: 948 21 19 74
    Fax zk: 948 21 19 96

  • Ipar Buru Batzar

    IBB

    25, rue Thiers
    64100 Baiona