“Donostia 92. postuan dago Udal Gardentasunaren Indizean, Marbella bezalako hirien atzetik”, kritikatu du Donostiako alkatetzarako hautagai jeltzaleak. Gaineratu du “erabat premiazkoa” dela “austeritatea, zorroztasuna eta herritarren partaidetza lehenetsiko dituen kudeaketa eredu berria martxan jartzea. Eneko Goiaren esanetan, “Donostiako Udalaren ateak eta leihoak irekitzeko garaia da”.
Donostiako udaletxeko “ateak eta leihoak irekiko” dituen kudeaketa estilo berria behar beharrezkoa da. Udal Gardentasunaren Indizean Donostiak sekulako atzerakada izan du azken urteotan: Estatuko 17. postuan egotetik 92. postuan egotera erori da. Hori “Donostiako alderdi sozialistak aurrera eramandako kudeaketa ereduaren oso sintoma kezkagarria da, eta errotik aldatu beharra daukagu”, EAJk Donostiako alkatetzarako duen hautagaiak azpimarratu duenez.
Alderdi sozialistaren kudeaketak “Donostia Estatuko hirien artean azken tokietara eraman du gardentasun kontuetan. Marbella bera ere postu hobean dago”, kritikatu du hautagai jeltzaleak. Azken urteotan alderdi sozialistak izandako kudeaketa ereduaren aurrean, Goiak udal kudeaketarako eredu berria martxan jartzea proposatu du, EAJk irudikatzen duen modelo berria: “austeritatea, zorroztasuna eta herritarren partaidetza lehenetsi behar dira kudeaketa eredu berri horretan”.
Herritarrengandik gertuen dauden erakundeak Udalak direnez, behar beharrezkoa da “partaidetzarako tresnak ahal den guztia garatzea eta herritarren interesekoak diren udal gaiei buruzko informazioa nahiz datuak eskuragarri jartzea: kontratazioak, aurrekontuaren betetzea, lehiaketak...” azpimarratu du Eneko Goiak.
Markel Olano: "Esperientziak adierazten digu hiritarren parte hartzea konfiantzaren adierazgarri dela"
Gipuzkoako diputatu nagusi eta EAJ-PNVko hautagai, Markel Olanok adierazi du hiritarren eta lurraldeko agenteen parte hartzean oinarritzen den kultura politika berriaren aldeko apustua egiten dutela politikak jendearengana hurbildu behar duelako. “Esperientziak adierazten digu hiritarren parte hartzea konfiantzaren adierazgarri dela” . Horrela esan du legealdiko bere lehen helburu nagusia apustu hori sendotzea izango dela “ sistema instituzional berritzaile, eraginkor eta arduratsu batetik eta beti ere bakearen giza eskubideen eta euskal herriak erabakitzeko daukan eskubidearen alde eginez”.
Bere hitzetan iragarri du “aldaketa sustatzeko” lanean arituko dela, Gipuzkoako sistema instutuzionalean lanaren kultura berri baten alde eginez eta ildo horretan “administrazio irekia, berritzailea eta arduratsua, eta herritarrentzako arreta etengabe hobetzeko helburua izango duena eta parte hartzeko bideak indartuko dituena. “Herrietan eta eskualdeetan, bai hiritarrekin eta agente sozialekin izan ditudan hainbat topaketa eta elkarrizketa ondoren helburu honetan sendotzen nau” esan du.
“Lau urte hauetan, eztabaida antzuetatik eta alderdikerietatik kanpo eta lidergo partekatua eta elkarlanerako jarrera duen kultura politika berri bat burutzen eta hedatzen aritu gara. Horren bidez Gipuzkoako proiektu estrategikoetan aurrera egiteko akordioak eta konpromisoak lortu ditugu. Badia osoaren biziberritzea bermatzen duen Pasaiako protokoloa aurrera ateratzeko gai izan gara eta lehenengo unetik Tabakalerako proiektuan gaude buru belarri.”
Kolaborazio publiko pribatuaren esparruan Gipuzkoa Aurreraren sorrera izan da biziki nabarmendu duena, bere instituzionaltasuna defendatuz. Baita, Gizarte politiken garapenean izan den erlazio publiko pribatu estu eta bizia, non “gure lurraldeko entitateek duten aktiboez baliatu behar dugu, guztion artean eraikitzen baitugu Gipuzkoa”.
Hautagai abertzaleak, erronkatzat hartu du “herritarren konfidantza berreskuratzea” eta, politika publikoetan Gipuzkoako gizon eta emakumeen parte hartze prezesua bermatzen duen, herritarren partaidetzako foru arau ekimen berria aitzindari izan dela, adierazi du.Alor honetan, herritarrekin eztabaidatu, egiaztatu eta hitzartu daitezkeen hainbat proiektu eta ekimen ezberdinen inguruan, urtero programa bat garatzeko konpromisoa hartu du, horretarako udaletxeekin elkarlanean arituz.
Diputatu nagusirako hautagaiak azpimarratu du, EAJ dela kultura politiko berria aurrera eramateko eta PP eta PSE-k abertzaleak erakundeetatik kanporatzeko duten helburua saihesteko aukera egokiena “PP-PSEk osatzen duten fronteari aurre egin, abertzaletasuna elkartu eta gure erakundeeak eraginkortasunez lideratu eta kudeatzeko gai dena.”
“EAJ-PNV da euskal gizartea osatzen duen bide nagusia, konstituziozaleekin eta ezker abertzalearekin hitzegin dezakegu. Herrialde hau hemendik eraikitzen da, erabakitze eskubide eta bakearen aldeko apustua eginez. Ez da abertzaletasunaren dibisio eta zatiketaren garaia. Gure indarrak elkartzeko unea da. Beharrezkoa da PSE-PPren arteko paktuari aurre egiteko, abertzaletasun instituzionala indarberritzea. Eta sozialistak desorientaturik eta ezker abertzalea prestaturik ez dagoen bitartean guk proiektu bat daukagu herri honentzat ” amaitu du Olanok .
2011/05/20 | GIPUZKOA
2011/05/19 | GIPUZKOA
ENEKO GOIA: “DONOSTIAK ETORKIZUNA METROPOLI KLABEAN ULERTU BEHAR DU”
2011/05/19 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: EZ DUGU UTZIKO GIPUZKOAKO PROIEKTU ESTRATEGIKOAK PARALIZATZEN
2011/05/18 | GIPUZKOA
EGIBARREK “BOTOAREN INDARRA” ALDARRIKATU DU “HERRI GISA ERRESPETA GAITZATEN” LORTZEKO
2011/05/18 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: SOZIALISTEK UDALETXETAN EGIN DUTEN KUDEAKETA DESEGOKIA IZAN DA
2018/08/31 | GIPUZKOA
2018/07/10 | GIPUZKOA
2018/07/03 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona