EAJren gobernu-modelo “zorrotz eta frogatua da Donostiak beharrezkoa duen ziklo aldaketarako benetako alternatiba bakarra”. Udal gobernu sozialistaren eredua nekatuta eta agortuta dago eta beharrezkoa da “fiaskoz, agindutakoa ez betetzez eta kezko gortinez” betetako eredu hori aldatzea. “Odon Elorzaren proiektu politikoa dagoeneko Donostiaren iragana da. Etorkizunera begiratzeko garaia da”, dio hautagai jeltzaleak.
Eneko Goiak dei egiten die donostiarrei “hautestontzietan mobilizazio handi bat gauzatzera” modu horretan Donostiak alkate berria izan dezan. “Bere buruari protagonismoa eman ordez hiria protagonista bihurtuko duen alkatea behar du Donostiak, euskalduna, abertzalea eta lidergo partekatuaren bitartez munduari irekita dagoen hiria eraikitzeko gai izango dena. Baina gure euskal nortasunetik abiatuta, solidaritatez, kulturan eta turismoan lider izanik, ekonomikoki lehiakorra izango dena eta guztiok gure bizitzako proiektua gauzatzeko aukera izango duguna”.
Gardentasunean eta zorroztasun ekonomikoan oinarrituta, hiriaren etorkizuna bermatuko duen udal gobernu eredu berrirako aldaketa edo beti-betikoa. Donostia igandean bidegurutze garrantzitsu eta erabakigarrian egongo da. Aukera izango du hiriak “ziklo aldaketa” gauzatu eta bi hamarkadaren ondoren “agortuta dagoen gobernu sozialista gainditzeko; fiaskoz eta bete gabeko promesez betetako gobernua atzean uzteko”, azpimarratu du Donostiako Udalerako EAJren hautagaiak, Eneko Goiak.
“Odon Elorzak irudikatzen duen proiektu politikoa Donostiaren iraganaren parte da jada”, dio Eneko Goiak. “Iraungita dagoen proiektua da, bai edukiei dagokienez eta baita alkatea bera ere. Edukietan beti-betiko bete gabeko promesak eta kezko gortinak dira nagusi, eta alkateak berriz burua bere erretiroan pentsatzen dauka eta ez hiriaren etorkizunari begira”.
“Datorren igandean, Donostiak bi alkateren artean aukeratu behar du: dagoeneko maletak eginda dituen alkatearen eta hiriaren etorkizuna lideratzeko prest dagoen alkatearean artean”, azpimarratu du hautagai jeltzaleak. Bere esanetan “Datozen urteak oso gogorrak izango dira eta beharrezkoak izango dira zorroztasuna kudeaketan, erabateko konpromisoa hiriarekin eta elkarrizketarako nahiz donostiarrekin akordio handietara iristeko gaitasuna”.
Zentzu horretan, Donostiako Udalerako EAJren hautagaitza da “benetako alternatiba erreal bakarra” Donostiako udal gobernuan aldaketa lortzeko. Eta erabateko “gaitasuna eta solbentzia” duen gizon eta emakumeen taldea da, “bihar goizetik bertatik hiriaren kudeaketa guregain hartzeko prestatuta gaude, donostiarrek euren konfiantza gugan jartzen badute”, azpimarratu du Eneko Goiak.
Horretarako ordeam Eneko Goiak ohartarazi du beharrezkoa izango dela “hautestontzietan mobilizazio handia” egotea eta modu horretan “Donostiak datozen urteetarako behar duena lortzea: Bere buruari protagonismoa eman ordez hiria protagonista bihurtuko duen alkatea, euskalduna, abertzalea eta lidergo partekatuaren bitartez munduari irekita dagoen hiria eraikitzeko gai izango dena. Baina gure euskal nortasunetik abiatuta, solidaritatez, kulturan eta turismoan lider izanik, ekonomikoki lehiakorra izango den hiria eta guztiok gure bizitzako proiektua gauzatzeko aukera izango duguna”.
2011/05/19 | GIPUZKOA
ENEKO GOIA: “DONOSTIAK ETORKIZUNA METROPOLI KLABEAN ULERTU BEHAR DU”
2011/05/19 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: EZ DUGU UTZIKO GIPUZKOAKO PROIEKTU ESTRATEGIKOAK PARALIZATZEN
2011/05/18 | GIPUZKOA
EGIBARREK “BOTOAREN INDARRA” ALDARRIKATU DU “HERRI GISA ERRESPETA GAITZATEN” LORTZEKO
2011/05/18 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: SOZIALISTEK UDALETXETAN EGIN DUTEN KUDEAKETA DESEGOKIA IZAN DA
2011/05/18 | GIPUZKOA
2018/08/31 | GIPUZKOA
2018/07/10 | GIPUZKOA
2018/07/03 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona