ONENA EMATEKO GARAIAONENA EMATEKO GARAIA

Gipuzkoa

Udalerriak

Batzar Nagusiak

  

Bereiztuak...

Hasiera » Gipuzkoa » Berriak

Berriak

2011/05/16 | GIPUZKOA
ENEKO GOIA: “BAKEAK EKARRIKO DITUEN AUKERAK ETA AHTa DONOSTIARA IRISTEAK EKARRIKO DUEN IRAULTZA DONOSTIA KANTAURIKO LIDER TURISTIKO BIHURTZEKO APROBETXATU BEHAR DIRA”
ENEKO GOIA: “BAKEAK EKARRIKO DITUEN AUKERAK ETA AHTa DONOSTIARA IRISTEAK EKARRIKO DUEN IRAULTZA DONOSTIA KANTAURIKO LIDER TURISTIKO BIHURTZEKO APROBETXATU BEHAR DIRA”
Donostiako alkatetzarako EAJren hautagaiak, Eneko Goiak, “Kursaala handitzea” babesten du, eta Miramar jauregia “maila altuko ekipamenduarekin egokitu” behar dela uste du, “kongresu, bilera eta abarretarako”.


“Euskal kultura, euskara eta nortasuna Donostiarekin lotzeak munduari eskaintzeko bereizgarri nabarmena eta aukera ezin hobea ematen digu eta bisitariak erakartzeko balioko du”, azpimarratu du Eneko Goiak.

Kultur turismoa, naturari lotutako turismoa, kongresu eta batzarretako turismoa eta turismo gastronomikoa dira “Donostian potentzialitate handia” duen sektore ekonomikoa indartzeko ardatzak.

Lortzear dugun bakeak eta Abiadura Handiko Trena hirira iristeak “Donostiak duen potentzialitateari etekin handia ateratzeko eta hiria Kantauriko lider turistiko izateko aukera itzelak zabalduko ditu”, Eneko Goiak, Donostiako alkatetzarako EAJren hautagaiak dioenez.

Turismoarentzat aldeko den testuinguruak aukera berri asko sortuko ditu, eta horiek guztiak aprobetxatu behar dira “euskal kultura, euskara eta nortasuna Donostiarekin lotzeko. Izan ere, horrela bereizteko eta munduan bakarra den zerbait eskaintzeko aukera izango dugu, eta horrek bisitariak erakarriko ditu”, adierazi du hautagai jeltzaleak.

Kulturari lotutako turismo hau sektoreko beste jarduera batzuekin osatu behar da, eta horietako batzuetan ere Donostiak aukera asko ditu: naturari lotutako turismoa, kongresu eta batzar profesionaletako turismoa eta turismo gastronomikoa.

Donostia, Kantauriko lider turistikoa

Turismoak, tradizionalki Donostiako motor ekonomikoetako bat izan denak, hazteko potentzialitate handia du oraindik. Ate-joka dugun bakea iristeak eta Abiadura Handiko Trena hirira sartzeak sekulako aukerak zabalduko dituzte Donostiarentzat: jarduera asko handituko da eta gure hiriko bisitarien kopurua haziko da. Aukera hau aprobetxatu beharrean gaude:

• Naturari lotutako turismoa. Donostiak dohain handiak ditu segmentu hau esplotatzeko: kaleko hondartzek, parkeek, kostak eta Urumea ibaiak aukera handiak ematen dituzte surfari, senderismoari, zikloturismoari, eta abarri lotutako eskaintza turistikoak garatzeko.

• Kongresuetako turismoa. Horretarako beharrezkoa da Kursaala handitzea eta Miramar maila altuko ekipamenduarekin egokitzea kongresu, bilera eta abarretarako.

• Kultura turismoa. Bisitariak erakartzeko lehen mailako elementua da eta Donostian presentzia berezia eduki behar du. Donostiari lotutako euskal nortasunak aukera handiak eskaintzen ditu honetarako.

• Turismo gastronomikoa. Potentzia handia gara arlo honetan, baina gehiago garatzeko beharrezkoa da lokal zaharrak zaharberritzea eta egokitzea, eta Basque Culinary Center bezalako erakundeekin lankidetzan aritzea.

Agenda

gehiago >

Irudi galeria

Posta bidezko botoa

Posta bidezko botoa

Onena emateko garaia

  • Sede
    Euzkadi Buru Batzar

    EBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tf.: 944 039 400
    Fax zk: 944 039 415

  • Araba Buru Batzar

    ABB

    Abendaño, 26
    01008 Araba
    Tf: 945 011 600
    Fax zk: 945 011 619

  • Bizkai Buru Batzar

    BBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tf.: 944 039 400
    Fax zk: 944 039 413

  • Gipuzko Buru Batzar

    GBB

    Pinu bidea, 20
    20004 Gipuzkoa
    Tf: 943 11 88 88
    Fax zk: 943 11 88 87

  • Napar Buru Batzar

    NBB

    Zapatería, 50
    31080 Nafarroa
    Tf.: 948 21 19 74
    Fax zk: 948 21 19 96

  • Ipar Buru Batzar

    IBB

    25, rue Thiers
    64100 Baiona