“Euskal kultura, euskara eta nortasuna Donostiarekin lotzeak munduari eskaintzeko bereizgarri nabarmena eta aukera ezin hobea ematen digu eta bisitariak erakartzeko balioko du”, azpimarratu du Eneko Goiak.
Kultur turismoa, naturari lotutako turismoa, kongresu eta batzarretako turismoa eta turismo gastronomikoa dira “Donostian potentzialitate handia” duen sektore ekonomikoa indartzeko ardatzak.
Lortzear dugun bakeak eta Abiadura Handiko Trena hirira iristeak “Donostiak duen potentzialitateari etekin handia ateratzeko eta hiria Kantauriko lider turistiko izateko aukera itzelak zabalduko ditu”, Eneko Goiak, Donostiako alkatetzarako EAJren hautagaiak dioenez.
Turismoarentzat aldeko den testuinguruak aukera berri asko sortuko ditu, eta horiek guztiak aprobetxatu behar dira “euskal kultura, euskara eta nortasuna Donostiarekin lotzeko. Izan ere, horrela bereizteko eta munduan bakarra den zerbait eskaintzeko aukera izango dugu, eta horrek bisitariak erakarriko ditu”, adierazi du hautagai jeltzaleak.
Kulturari lotutako turismo hau sektoreko beste jarduera batzuekin osatu behar da, eta horietako batzuetan ere Donostiak aukera asko ditu: naturari lotutako turismoa, kongresu eta batzar profesionaletako turismoa eta turismo gastronomikoa.
Donostia, Kantauriko lider turistikoa
Turismoak, tradizionalki Donostiako motor ekonomikoetako bat izan denak, hazteko potentzialitate handia du oraindik. Ate-joka dugun bakea iristeak eta Abiadura Handiko Trena hirira sartzeak sekulako aukerak zabalduko dituzte Donostiarentzat: jarduera asko handituko da eta gure hiriko bisitarien kopurua haziko da. Aukera hau aprobetxatu beharrean gaude:
• Naturari lotutako turismoa. Donostiak dohain handiak ditu segmentu hau esplotatzeko: kaleko hondartzek, parkeek, kostak eta Urumea ibaiak aukera handiak ematen dituzte surfari, senderismoari, zikloturismoari, eta abarri lotutako eskaintza turistikoak garatzeko.
• Kongresuetako turismoa. Horretarako beharrezkoa da Kursaala handitzea eta Miramar maila altuko ekipamenduarekin egokitzea kongresu, bilera eta abarretarako.
• Kultura turismoa. Bisitariak erakartzeko lehen mailako elementua da eta Donostian presentzia berezia eduki behar du. Donostiari lotutako euskal nortasunak aukera handiak eskaintzen ditu honetarako.
• Turismo gastronomikoa. Potentzia handia gara arlo honetan, baina gehiago garatzeko beharrezkoa da lokal zaharrak zaharberritzea eta egokitzea, eta Basque Culinary Center bezalako erakundeekin lankidetzan aritzea.
2011/05/11 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO:UDALETXE SOZIALISTETAN ALDAKETA GARAIA IRITSI DA
2011/05/11 | GIPUZKOA
PLAN DE MEJORA EN LOS BARRIOS PARA “LOGRAR UNA DONOSTIA MAS EQUILIBRADA”
2011/05/10 | GIPUZKOA
2011/05/09 | GIPUZKOA
2011/05/09 | GIPUZKOA
DONOSTIAK 2. KULTUR “BERPIZKUNDEA” BEHAR DU EUSKAL KULTURAREN NAZIOARTEKO PROIEKZIOA LIDERA DEZAN
2018/08/31 | GIPUZKOA
2018/07/10 | GIPUZKOA
2018/07/03 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona