Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAJ-PNVko hautagaia, Markel Olano irmo agertu da Gipuzkoako udaletxe sozialistetan aldaketa garaia iritsi dela adieraziz eta PSEren noraezean dagoen kudeaketaren alternatiba eraginkorrena EAJ-PNV dela esanez.
Andoainen egin den ekitaldi politikoan, bertako alkatetzarako hautagaia, Andoni Baltasarrekin batera, Markel Olanok argi eta garbi utzi du. “Ez dira eszisio eta zatiketarako garaiak, eta EAJ-PNVk pse-pp frontearekin ados ez daudenen eta sozialisten kudeaketaren deskalabruaren aurrean gestio egokia aldarrikatzen dutenen babesen alde lan egingo du”.
Lopezek eta Basagoitik argi utzi dute sortu duten pse-pp frontea ahalik eta erakunde gehienetara zabaltzeko prest daudela, eta hori ekiditeko aukera eraginkorrena EAJ-PNVk ordezkatzen du. “Ez gaitezen engaina” esan du Olanok. “Ongi gogoratzen dugu, Ibarretxeri azpikeria eginez Lopez Lehendakaritzan sartu zenean, euskal gizartea zur eta lur geratu zela. Bozka ematera joan ez zen jendea barne, ea horrek erremediorik ez zuen galdetzen zigun kalean”.
Hauteskunde gauean damurik ez duela balio esan du Olanok, beraz pse-pp frontearen aurrean “ubide zentral sendo eta irmoa agertzeko unea da, abertzaletasuna erakundeetatik aterarazteko duten helburua ekiditeko. Pse-pp fronateak erantzun sendoa eta irmoa merezi du bozketa egunean goiz goizetik”.
Halaber, Olanoren ustez, EAJ-PNVk sozialisten kudeaketaren deskalabruaren alternatiba ordezkatzen du. “Zapateroren eta Lopezen eredu ekonomikoan sinesten ez dutenen babesa elkartu nahi dugu, sozialisten eredu ekonomikoak ez gaituelako krisi egoera honetatik aterako”.
“Udaletxe sozialisten kontu publikoak erakustekoak dira ikus eta ikas dezagun hain justu ere zer den krisi egoeran egin behar ez dena”. Gastu arrunta topera eraman; inbertsioak gauzatzeko baliabide propioak sortzeko ez dira gai izan; zorra areagotu egin dute baina inbertsioetarako beharrean udaletxeen jarduera arruntari aurre egin ahal izateko, eta aurrezkiak agortu egin dituzte.
Beraz, ez dira gai izan baliabideak sortzeko eta zaintzeko eta “erantzukizunik gabeko kudeaketa gauzatu dute”.
Andoainen adibidez zeukatena baino gehiago gastatu dute, planifikaziorik gabe aritu dira. Edozein familiak bere etxean egiten duen bezala, udalak ez du egoki administratu. Horregatik, “sozialisten udaletan premiazko aldaketa unea iritsi da eta aldaketa EAJ-PNVren eskutik dator, austeritatean oinarrituta gestio antolatu eta eraginkor bat ordezkatzen baitugu” .
2011/06/23 | GIPUZKOA
2011/06/01 | GIPUZKOA
EAJ-PNV TRASLADA A BILDU QUE SU "PREOCUPACION SON LAS APUESTAS BASICAS QUE DEBE AFRONTAR DONOSTIA"
2011/05/26 | GIPUZKOA
2011/05/25 | GIPUZKOA
2011/05/24 | GIPUZKOA
2018/08/31 | GIPUZKOA
2018/07/10 | GIPUZKOA
2018/07/03 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona