ONENA EMATEKO GARAIAONENA EMATEKO GARAIA

Bizkaia

Udalerriak

  

Batzar Nagusiak

Bereiztuak...

Hasiera » Bizkaia » Berriak

Berriak

2011/05/18 | BIZKAIA
La Arenako hondartzarik harriak kentzeko baimena lortu du Zierbenako Udalak
La Arenako hondartzarik harriak kentzeko baimena lortu du Zierbenako Udalak
Ezkerraldeko hautagaiek gaur goizean La Arena ondartzara joan dira Marce Elorzarekin harriak kentzeko laguntzera

Euskadiko Kosten Mugaketa Sailak La Arenako hondartzako harriak kentzeko baimena eman dio Zierbenako udalari. Ondorioz, gaurtik aurrera eta hondartzen denboraldia ekainaren lehenean hasi arte, bost mila metro kubiko harri (5.000m3) aterako dira Zierbenako Portuan eraikitzen ari den AZ3 eustarria betetzeko.

La Arena hondartzak harrien metatzea pairatu izan du 80. hamarkadaz geroztik. Egoera hau 2009ko udatik hona larriagotu zelarik, Zierbenako Udalak Euskadiko Kosten Mugaketa Sailari eskatu zion hondartzaren ipar-mendebaldean metatutako harriak kentzeko baimena. Baimen horrek itsasorako sarbidea eta areatzako ibilaldiak erraztu zituen.

2010eko udako denboraldi hasiera baino lehenago, arazoak jarraitzen zuela ikusita eta konpontzeko alternatiba ezberdinak baloratu ondoren, Udalak hondartzako harriak kentzeko lana ordaintzea eskaini zuen.

Horren ostean, konponbidetzat jo zen harri hauek txikitzea eta Ostendeko hondartzara eramatea, baina 2010eko abenduan Kosten Mugaketa Sailak esan zuen ezinezkoa zela harri hauek leku aldatzea, eta udal teknikoen taldeak bestelako aukera batzuk aztertu zituen.

Beste alde batetik  Kosten gaineko 22/1988 legearen 63.2 artikuluak ezartzen du debekatuta dagoela hondartzatik harriak kentzea  “  debekatuta dago harriak eraikuntzarako ateratzea, hondartzak egiteko eta berregiteko ez bada”.

Zentzu honetan, Udalak azken 2 urteotan Euskadiko Kosten Mugaketa Sailarekin bilerak, eskariak eta elkarrizketak izan ondoren, azkenean lortu da harrien jatorria kanpokoa dela egiaztatzea. Gaur, Euskadiko Mugaketa Sailaren baimena izan ondoren, azken urteotan hondartzan pilatutako harriak kentzeko lanean ibili da Zierbenako alkatea, Marce Elorza, EAJ-PNVko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko alkate eta alkategaien laguntzarekin batera.

Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak, proiektu honi diruz laguntzeko prestutasuna adierazi du, Ezkerrraldean dagoen hondartza bakarrak,  eredugarria gainera zerbitzuei dagokionean, erabiltzaileek beharrezkoa duten kalitateaz gozatzeko eskaintza egin diezaien.


Agenda

gehiago >

Irudi galeria

Posta bidezko botoa

Posta bidezko botoa

Onena emateko garaia

  • Sede
    Euzkadi Buru Batzar

    EBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tf.: 944 039 400
    Fax zk: 944 039 415

  • Araba Buru Batzar

    ABB

    Abendaño, 26
    01008 Araba
    Tf: 945 011 600
    Fax zk: 945 011 619

  • Bizkai Buru Batzar

    BBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tf.: 944 039 400
    Fax zk: 944 039 413

  • Gipuzko Buru Batzar

    GBB

    Pinu bidea, 20
    20004 Gipuzkoa
    Tf: 943 11 88 88
    Fax zk: 943 11 88 87

  • Napar Buru Batzar

    NBB

    Zapatería, 50
    31080 Nafarroa
    Tf.: 948 21 19 74
    Fax zk: 948 21 19 96

  • Ipar Buru Batzar

    IBB

    25, rue Thiers
    64100 Baiona