Euskadiko Kosten Mugaketa Sailak La Arenako hondartzako harriak kentzeko baimena eman dio Zierbenako udalari. Ondorioz, gaurtik aurrera eta hondartzen denboraldia ekainaren lehenean hasi arte, bost mila metro kubiko harri (5.000m3) aterako dira Zierbenako Portuan eraikitzen ari den AZ3 eustarria betetzeko.
La Arena hondartzak harrien metatzea pairatu izan du 80. hamarkadaz geroztik. Egoera hau 2009ko udatik hona larriagotu zelarik, Zierbenako Udalak Euskadiko Kosten Mugaketa Sailari eskatu zion hondartzaren ipar-mendebaldean metatutako harriak kentzeko baimena. Baimen horrek itsasorako sarbidea eta areatzako ibilaldiak erraztu zituen.
2010eko udako denboraldi hasiera baino lehenago, arazoak jarraitzen zuela ikusita eta konpontzeko alternatiba ezberdinak baloratu ondoren, Udalak hondartzako harriak kentzeko lana ordaintzea eskaini zuen.
Horren ostean, konponbidetzat jo zen harri hauek txikitzea eta Ostendeko hondartzara eramatea, baina 2010eko abenduan Kosten Mugaketa Sailak esan zuen ezinezkoa zela harri hauek leku aldatzea, eta udal teknikoen taldeak bestelako aukera batzuk aztertu zituen.
Beste alde batetik Kosten gaineko 22/1988 legearen 63.2 artikuluak ezartzen du debekatuta dagoela hondartzatik harriak kentzea “ debekatuta dago harriak eraikuntzarako ateratzea, hondartzak egiteko eta berregiteko ez bada”.
Zentzu honetan, Udalak azken 2 urteotan Euskadiko Kosten Mugaketa Sailarekin bilerak, eskariak eta elkarrizketak izan ondoren, azkenean lortu da harrien jatorria kanpokoa dela egiaztatzea. Gaur, Euskadiko Mugaketa Sailaren baimena izan ondoren, azken urteotan hondartzan pilatutako harriak kentzeko lanean ibili da Zierbenako alkatea, Marce Elorza, EAJ-PNVko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko alkate eta alkategaien laguntzarekin batera.
Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak, proiektu honi diruz laguntzeko prestutasuna adierazi du, Ezkerrraldean dagoen hondartza bakarrak, eredugarria gainera zerbitzuei dagokionean, erabiltzaileek beharrezkoa duten kalitateaz gozatzeko eskaintza egin diezaien.
2011/05/10 | BILBO
2011/05/09 | BIZKAIA
2011/05/09 | BILBO
2011/05/08 | BIZKAIA
2011/05/08 | BILBO
2024/11/23 | BIZKAIA
2024/04/18 | BIZKAIA
2024/04/17 | BIZKAIA
2024/04/15 | BIZKAIA
2024/04/14 | BIZKAIA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona