Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAJko hautagaia, Markel Olanok esan du PSE-PP frontearen aurrean abertzaleok esnatu, eta irmo agertu behar dugula. “Bertan geratzeko asmoarekin iritsi zen pse-pp frontea eta abertzaletasuna erakundeetatik aterarazteko helburu bakarra du. Gure erantzun irmo eta eraikitzailea merezi dute”.
Hautagai jeltzaleak Lourdes Idoyagarekin izan da eta baikor baloratu du Auzitegi Konstituzionalak Bilduren inguruan hartu duen erabakia. ”Gure Herriaren demokraziarentzat eta bakearentzat albiste oso ona da ”. Lanerako garaia da eta krisia gainditzeko eta Gipuzkoa eraikitzeko ideien eta proiektuen inguruan eztabaidatzea da orain egin beharrekoa”.
Ezin dugu aukera galdu ez baitira edonolako hauteskundeak. “ Ez da zatiketarako momentua eta aukera integratzaileenaren alde egin behar dugu. Aukera eraginkorrena eta eraikitzaileenaren alde, Herri honetatik Herri honengan pentsatutako ereduari bai esan behar diogu”.
Eskualde honetan jorratu den enpresa espirituak ongi adierazten du urtetan Gipuzkoan defendatu dugun ekonomia eta enpresa eredua. ”Gure eredu ekonomikoak kolokan jartzeko arrisku du, Zapaterok eta Lopezek, enpresa ehunari bizkarra emanez, porrot egin duen kudeaketaren ondorioz. Krisiari erantzuteko inprobisazioan erori dira beraien eraginkortasun eza agerian utziz, eta horren aurrean EAJ-k gure gizartearekin lotura zuzena duen kudeaketa eraginkorra ordezkatzen du”.
Bestalde, Oñatiko alkatea eta alkatetzarako hautagaia, Lurdes Idoyagak urte hauetan EAJren kudeaketaren ezaugarri nagusiak gertutasuna eta herritarren parte hartzea izan direla adierazi du.
“Kudeaketa estilo berri honi esker gure helburu nagusienak gauzatu ditugu. Gure hitza bete dugu”, adierazi du Idoyagak.
Etorkizunera begira, herritarrengan pentsatuak diren hainbat proiektu iragarri ditu, besteak beste, oinezkoentzat eta bizikletetarako Zañartu-Garagaltza eta Bereao-Murgia-Olabartako “zirkuitu berdea”; adinduentzat esperientzia eskola; 5. kontenedorearen hedapena, eta ETEOko instalazioen berrerabilerarako martxan jarriko den ideia lehiaketa.
04/05/2011 | GIPUZKOA
EAJ-PNV PRESENTA A JOSEBA ANTXUSTEGI CANDIDATO A LA ALCALDÍA DE MUTRIKU
03/05/2011 | GIPUZKOA
30/04/2011 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: EAJ DUGU ABERTZALETASUNA BERE OSOAN EGOKI LIDERA DEZAKEEN AUKERA
31/08/2018 | GIPUZKOA
10/07/2018 | GIPUZKOA
03/07/2018 | GIPUZKOA
14/06/2018 | GIPUZKOA
14/06/2018 | GIPUZKOA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tlfno.: 944 039 400
Fax: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tlfno: 945 011 600
Fax: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tlfno.: 944 039 400
Fax: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tlfno: 943 11 88 88
Fax: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tlfno.: 948 21 19 74
Fax: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona