ONENA EMATEKO GARAIAONENA EMATEKO GARAIA

Gipuzkoa

Municipales

Forales

  

Destacados...

Inicio » Gipuzkoa » Noticias

Noticias

06/05/2011 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: ABERTZALEEN ERANTZUN IRMO ETA ERAIKITZAILEA ERAKUTSI BEHAR DIOGU PSE-PP FRONTEARI
MARKEL OLANO: ABERTZALEEN ERANTZUN IRMO ETA ERAIKITZAILEA ERAKUTSI BEHAR DIOGU PSE-PP FRONTEARI
Markel Olanok Oñatiko alkatetzarako hautagaia, Lourdes Idoyagarekin kanpaina ekitaldi batean parte hartu du gaur arratsaldean. Bertan "ez da zatiketa garaia. Krisia gainditzeko eta Gipuzkoa eraikitzeko ideien eta proiektuen inguruan eztabaida unea da" adierazi du.


Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAJko hautagaia, Markel Olanok esan du PSE-PP frontearen aurrean abertzaleok esnatu, eta irmo agertu behar dugula. “Bertan geratzeko asmoarekin iritsi zen pse-pp frontea eta abertzaletasuna erakundeetatik aterarazteko helburu bakarra du. Gure erantzun irmo eta eraikitzailea merezi dute”.

Hautagai jeltzaleak Lourdes Idoyagarekin izan da eta baikor baloratu du Auzitegi Konstituzionalak Bilduren inguruan hartu duen erabakia. ”Gure Herriaren demokraziarentzat eta bakearentzat albiste oso ona da ”. Lanerako garaia da eta krisia gainditzeko eta Gipuzkoa eraikitzeko ideien eta proiektuen inguruan eztabaidatzea da orain egin beharrekoa”.

Ezin dugu aukera galdu ez baitira edonolako hauteskundeak. “ Ez da zatiketarako momentua eta aukera integratzaileenaren alde egin behar dugu. Aukera eraginkorrena eta eraikitzaileenaren alde, Herri honetatik Herri honengan pentsatutako ereduari bai esan behar diogu”.

Eskualde honetan jorratu den enpresa espirituak ongi adierazten du urtetan Gipuzkoan defendatu dugun ekonomia eta enpresa eredua. ”Gure eredu ekonomikoak kolokan jartzeko arrisku du, Zapaterok eta Lopezek, enpresa ehunari bizkarra emanez, porrot egin duen kudeaketaren ondorioz. Krisiari erantzuteko inprobisazioan erori dira beraien eraginkortasun eza agerian utziz, eta horren aurrean EAJ-k gure gizartearekin lotura zuzena duen kudeaketa eraginkorra ordezkatzen du”.

Bestalde, Oñatiko alkatea eta alkatetzarako hautagaia, Lurdes Idoyagak urte hauetan EAJren kudeaketaren ezaugarri nagusiak gertutasuna eta herritarren parte hartzea izan direla adierazi du.

“Kudeaketa estilo berri honi esker gure helburu nagusienak gauzatu ditugu. Gure hitza bete dugu”, adierazi du Idoyagak.

Etorkizunera begira, herritarrengan pentsatuak diren hainbat proiektu iragarri ditu, besteak beste, oinezkoentzat eta bizikletetarako Zañartu-Garagaltza eta Bereao-Murgia-Olabartako “zirkuitu berdea”; adinduentzat esperientzia eskola; 5. kontenedorearen hedapena, eta ETEOko instalazioen berrerabilerarako martxan jarriko den ideia lehiaketa.

Agenda

más >

Galería de Imágenes

Voto por correo

Voto por correo

El momento de dar lo mejor

  • Sede
    Euzkadi Buru Batzar

    EBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tlfno.: 944 039 400
    Fax: 944 039 415

  • Araba Buru Batzar

    ABB

    Abendaño, 26
    01008 Araba
    Tlfno: 945 011 600
    Fax: 945 011 619

  • Bizkai Buru Batzar

    BBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tlfno.: 944 039 400
    Fax: 944 039 413

  • Gipuzko Buru Batzar

    GBB

    Pinu bidea, 20
    20004 Gipuzkoa
    Tlfno: 943 11 88 88
    Fax: 943 11 88 87

  • Napar Buru Batzar

    NBB

    Zapatería, 50
    31080 Nafarroa
    Tlfno.: 948 21 19 74
    Fax: 948 21 19 96

  • Ipar Buru Batzar

    IBB

    25, rue Thiers
    64100 Baiona