ONENA EMATEKO GARAIAONENA EMATEKO GARAIA

Gipuzkoa

Udalerriak

Batzar Nagusiak

  

Bereiztuak...

Hasiera » Gipuzkoa » Berriak

Berriak

2011/05/15 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: PSE-PP FRONTEARI ERANTZUTEKO AUKERA ERAGINKORRENA EAJ-PNV DA
MARKEL OLANO: PSE-PP FRONTEARI ERANTZUTEKO AUKERA ERAGINKORRENA EAJ-PNV DA
Pse-pp frontearen obsesio bakarra abertzaleak kanporatzea da eta ezker abertzalearena proiekturik gabeko protagonismoa irabaztea. Bitartean, gure kezka bi dira, krisia eta bakea.

Ez gaitezen fidatu, inkestak hipotesiak baitira eta benetako emaitza bozka-ontziek erakutsiko dute.


Abertzaleak mugitzen ez badira eta pse eta pp-k indarrak batuz gero, Gipuzkoan eman daiteken egoerari jarri dio arreta gaur Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAJko hautagaia Markel Olanok Bergaran parte hartu duen ekitaldi politikoan.

Olanok botoa aktibatzea garrantzitsua dela adierazi du herriz-herri, kalez-kale, “pse-pp fronteari erantzuteko aukera eraginkorrena eaj-pnv dela argitu behar dugu” esan du Olanok.

Markel Olano Bergaran izan da gaur. Bertako alkategaia Aintzane Oiarbiderekin, Joseba Egibarrekin eta Iñigo Urkullurekin mitina eskaini du gure hautagaiak.

Diputatu Nagusirako hautagaiak abertzaleen zatiketa pse-pp frontearen giltzarri bilakatu daitekeela azaldu du. “Hainbeste aukeren artean, Gipuzkoan bereziki, abertzale batzuen esfortzua pikutara joateko arriskua dugu. Ez da bozka bakar bat alferrik galtzeko garaia”.

Lopez eta Basagoitiren hurrengo erronka Gipuzkoako Foru Aldundia konpartitzea da. Dagoeneko, Eusko Jaurlaritza modu bitxian dabiltza eta Gipuzkoan elkarrekin jarduteko prest daudela iragarri dute, pse-pp frontearen obsesio bakarra “abertzaleak, eta EAJ batik bat erakundeetatik kanporatzea baita”.

Gipuzkoako EAJ-PNV buru belarri aritu da eta ez genuke nahi egindako bidea inork alperrik zapaltzea. “Muturretan kokatzen diren pse-pp frontea eta ezker abertzalearen posizioek ez lukete etorkizun politiko eta ekonomikorako ditugun proiektu estrategikoak baldintzatu behar”.

Olanok azpimarratu du pse-pp frontearen obsesio bakarra abertzaleak kanporatzea dela eta ezker abertzalearena proiekturik gabeko protagonismoa irabaztea. “Bitartean, gure kezka, EAJ-PNVren kezka nagusiak bi dira, krisiari aurre egitea eta bakea lortzea herri honetan”.

Bi erronka hauetan, gainontzeko indar politiko guztiekin lankidetzan jartzeko asmoa du EAJk, nahiz eta aukerak antagonikoak diren. “Proiektuak eta ekimenak aurrera eramateko konstituzionalistekin eta ezker abertzalearekin akordioetara heltzera prest gaude beti ere gizartearen gehiengoaren borondatea errespetatuz”.

Aste buruan kaleratu diren inkesten arabera, maiatzaren 22rako piztu diren aurreikuspenak direla eta, horiekin gehiegi ez fidatzeko eskatu du Olanok. “Ez gaitezen lasaitu. Inkestak hipotesiak dira eta benetako emaitza bozka-ontziek erakutsiko dute”.

Agenda

gehiago >

Irudi galeria

Posta bidezko botoa

Posta bidezko botoa

Onena emateko garaia

  • Sede
    Euzkadi Buru Batzar

    EBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tf.: 944 039 400
    Fax zk: 944 039 415

  • Araba Buru Batzar

    ABB

    Abendaño, 26
    01008 Araba
    Tf: 945 011 600
    Fax zk: 945 011 619

  • Bizkai Buru Batzar

    BBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tf.: 944 039 400
    Fax zk: 944 039 413

  • Gipuzko Buru Batzar

    GBB

    Pinu bidea, 20
    20004 Gipuzkoa
    Tf: 943 11 88 88
    Fax zk: 943 11 88 87

  • Napar Buru Batzar

    NBB

    Zapatería, 50
    31080 Nafarroa
    Tf.: 948 21 19 74
    Fax zk: 948 21 19 96

  • Ipar Buru Batzar

    IBB

    25, rue Thiers
    64100 Baiona