Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAJko hautagaia, Markel Olanok erantzukizunez eta zorrotz jardutea beharrezkoa dela adierazi du, are gehiago krisi garaian. Honela, sozialisten kudeaketaren eraginkortasun ezak eta mesfidantzak ez gaituela krisi egoeratik aterako esan du. “Erabaki zorrotzak eta neurri estrukturalak beharrezkoak dira, historikoki EAJ-k egoera ekonomiko zailetan hartu dituen bezalakoak”.
Eibarren, alkatetzarako hautagaia, Eva Juezekin batera parte hartu duen ekitaldi politiko batean, krisi-urteak jasan ditugun bitartean udaletxe sozialistetan, Eibar barne, azken momentu arte gastu arruntari eutsi ez izana onartezina dela azpimarratu du Olanok. “Inbertsioak finantzatzeko baliabide propioak sortzeko hausnarketarik ez dute egin”.
“Nora ezean dabilen eredu baten aurrean aurkitzen gara, inprobisazioan oinarrituta eta narrasa. Langabezia, frustrazioa eta desilusioa ekartzen duen Zapatero-Lópezen estilo berekoa”.
Ez dago soluzio magikorik, baina bai irtenbidera hurbil gaitzakeen printzipio jakin batzuetan oinarritutako ibilbidea. Krisi garai ezberdinetan EAJ-k erabaki zailak hartu behar izan ditu, ondoren gizarteak eskertu dizkionak. “Krisi garaian ausardia ezinbestekoa da”. EAJ-k gobernatutako udaletxeetan kontu publikoen kudeaketa egokia erakutsi da, aurrezki arrunta sortu ahal izan da, eta, egungo gazteen etorkizuna hipotekatu gabe, inbertsioak finantzatu dira.
Gainera, “industria eta berrikuntzaren aldeko apustua egin dugu enpresa-ehuna indartu dadin, eta honek, Espainiako %21,29koaren datu bereziki latzaren aurrean, Gipuzkoan dugun %8,9ko langabezi tasari eusten dio.
Autogobernurako tresnak garrantzitsuak izan dira baina aberastasuna sortzerako ereduan baloreek ere badute zer esan. “Adreiluan eta epe laburrean oinarritutako estatuaren ereduaren aurrean, guk lan txukuna, esfortzua eta gure herriarekiko maitasunaren aldeko eredua proposatzen dugu.
Guztia gure nortasunaren zati da. Eibar bezalako hiri eta herrietan badira euskal nortasuna diluitzen saiatzen ari direnak eta babestea beharrezkoa dugu, ez kulturari dagokionean bakarrik, baita sozial eta ekonomikoki ere. “Gure nortasunak balio erantsia ekartzen baitio gure ekonomiari”.
Eibarren aldaketa garaia iritsi da. EAJren aukerak, Eva Juez buru duela, kudeaketa egokiaren eta gertutasunaren bermea dakar. Labur bilduz, Eibarren sortua eta Eibarren gauzatuko den politikaren aukera. EAJk ilusioa piztu nahi du Eibarko abertzaleen artean, bake, giza eskubide eta herri honen erabakitzeko eskubidearen alde lan bateratuta eginez.
2011/06/23 | GIPUZKOA
2011/06/01 | GIPUZKOA
EAJ-PNV TRASLADA A BILDU QUE SU "PREOCUPACION SON LAS APUESTAS BASICAS QUE DEBE AFRONTAR DONOSTIA"
2011/05/26 | GIPUZKOA
2011/05/25 | GIPUZKOA
2011/05/24 | GIPUZKOA
2018/08/31 | GIPUZKOA
2018/07/10 | GIPUZKOA
2018/07/03 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona