Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAJren hautagaia, Markel Olanok esan du hauteskunde hauetan Alderdi Sozialista eta Alderdi Popularrak ez dutela lortu alderdi guztien parte hartzea ekiditea. “EAJn lan garrantzitsua egin dugu aukera politiko guztiek parte har dezaten. Erantzukizunez jokatu eta benetako apustu zintzoa egin dugu”.
Olanok Donostian egin den ekitaldi politiko batean parte hartu du, Donostiako udaletxeko alkatetzarako hautagaia, Eneko Goia; Batzar Nagusietako presidentziarako hautagaia, Eider Mendoz; eta Euskadi Buru Batzarreko buru, Iñigo Urkullurekin batera. Bertan, Markel Olanok adierazi du PSE/PP frontea eta ezker abertzalearen aukeren artean, euskal gizartearen erdi bidea ordezkatzen duela EAJk, euskal erakundeak eta Euskadi krisi egoeratik ateratzeko gai izango dena. “Prestatuta gaude eta prest Euskadi krisi egoeratik atera dadin buru belarri jarduteko”.
Hautagai jeltzalearen ustez, PSE/PP frontea Euskadi osoan zabaldu ez dadin, aukera eraginkorrena EAJ-PNV dugu. “Lopez eta Basagoitik argi utzi dute fronteak indarrean jarraitzen duela eta gainontzeko erakundeetan zabaltzeko duten asmoa”.
Markel Olanok dio krisi egoeratik ateratzeko aukera eraginkorrena ere badela EAJ-PNV. “Hauteskunde hauetan, herritarrek hautatu beharko dute, edo Alderdi Sozialistaren porrot egin duen eredu ekonomikoa edo EAJren ere sendo eta efikaza”.
Beraz, EAJko gizon-emakumeok erakundeetako lidergotik gure Herria eraikitzeko gai gara.”Euskal gizartearen erdi bidea ordezkatzen dugu eta bai ezker abertzalearekin, bai konstituzionalistekin hitz egin dezakegu”.
“PSE-PP frontea eta Ezker Abertzalearen artean, EAJ-PNVk bide zentrala ordezkatzen du eta ezinbestekoa dugu aukera zentral bateratua eta sendo bat lideratzea erakundeetatik ekonomia eta politika kudeatu ditzan”, azpimarratu du Olanok.
“Sozialistak noraezean dabiltza eta ezker abertzalea ez dago prestatua”. Horren aurrean, aipatu du, “EAJ-PNVk badu herri-proiektu bat eta bere etorkizuna bakearen eta erabakitzeko eskubidearen eskutik dator”.
2011/05/13 | GIPUZKOA
2011/05/11 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO:UDALETXE SOZIALISTETAN ALDAKETA GARAIA IRITSI DA
2011/05/11 | GIPUZKOA
PLAN DE MEJORA EN LOS BARRIOS PARA “LOGRAR UNA DONOSTIA MAS EQUILIBRADA”
2011/05/10 | GIPUZKOA
2011/05/09 | GIPUZKOA
2018/08/31 | GIPUZKOA
2018/07/10 | GIPUZKOA
2018/07/03 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona