Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAK-PNVko hautagaia, Markel Olanok mitin batean parte hartu du Arrasaten non krisia eta langabezi gaiei arreta jarri dien “hauek baitira gizarteak egun dituen kezka nagusienak”.
Krisiari erantzuteko “edozein neurri eta edozein modutan ezinezkoa da” esan du Olanok. Euskadiko ekonomiak ibilbide eredugarria egin du, bereziki eskualde honi lotuta dauden berezko ezaugarriekin, eta berrikuntzari zuzentzen zaion inbertsioari dagokionean Europan erreferente bilakatu dena. Urteetan berrikuntzaren alde egin den apustua “lan txukun eta egoki baten kultura izan da” azpimarratu du hautagai jeltzaleak.
Inguruko beste ekonomia ereduak berriz ez daude gauza bera esateko moduan, “Zapatero eta Lopezen ereduak eragin duen ekonomia suntsituaz ari naiz eta hauxe azaltzeko “inurria eta txirritaren” alegia datorkit burura”.
EAJ-PNVk I+G, austeritatea eta lantaldearen alde apustu egin duen bitartean, sozialistak inprobisazioetan eta diru errazaren bidean erori dira. Zer gertatu da orain? Espainian %21eko langabezian dutela eta Gipuzkoan %8.9koa, hau da, estatuko langabezi tasa baxuena dugula.
“43.000 langabetik gora ditugu Gipuzkoan eta erakundeetatik enpresetan lana sortzera lagunduko duten neurriak bultzatzea izango da nire obsesioa.Krisiaren aurkako planak martxan jarri ditugu eta dudarik ez izan Krisiaren aurkako hirugarren Planari ekingo diogula enpresak eta lana sortzen laguntze aldera”.
Erakunde guztiek bide beretik joatea ezinbestekotzat jo du baina momentuz “ez dugu Lopezen gobernutik datozen neurri eraginkorrik ikusi”.
Enpleguaren eskuduntza duen erakundea, Patxi Lópezen gobernua, gizartearen arazoei erantzun beharrean, erakundea bera gizartearen arazo bilakatu da. Planifikaziorik gabekoa, hezkuntza eta enpresa agenteekin akordiorik ez duena, eta mesfidantza eta desilusioa eragin dituzten aurreikuspen eta itxaropen faltsuak luzatu dituena.
Testuinguru honen aurrean, Olanok bi hausnarketa egin ditu, bere ustez, igandera begira Gipuzkoako gizarteak barneratu egin behar dituena.
Hauteskunde hauetan abertzaleen artean dagoen zatiketa dela eta, “EAJ-PNVk ordezkatzen du abertzale aukera baliagarriena”.
Azaldu duen bigarren hausnarketaren arabera krisia gainditzeko eta kudeaketa eraginkorra gauzatzeko ezinbestekoa da abertzaletasun instituzionala indartzea. Testuinguru honetan, “erakundeetan lidergo sendoa gauzatzeko EAJ-PNVk erdiko bidea ordezkatzen du, are gehiago, Europan errespetuz har gaitzaten Gipuzkoak krisitik irtetea eta hainbat proiektu estrategikoak jokoan dituenean”
2011/06/23 | GIPUZKOA
2011/06/01 | GIPUZKOA
EAJ-PNV TRASLADA A BILDU QUE SU "PREOCUPACION SON LAS APUESTAS BASICAS QUE DEBE AFRONTAR DONOSTIA"
2011/05/26 | GIPUZKOA
2011/05/25 | GIPUZKOA
2011/05/24 | GIPUZKOA
2018/08/31 | GIPUZKOA
2018/07/10 | GIPUZKOA
2018/07/03 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona