Gipuzkoako diputatu nagusi eta EAJ-PNVren hautagiak iragarri du ez duela utziko Gipuzkoako proiektu estrategikoak paralizatzen eta hautagai jeltzaleen aldeko babesa eskatu du hori delako alternatiba baliagarria kudeaketa zorrotza eta eraginkorrarekin jarraitzeko, “horrek egin bait du Gipuzkoa estatuko langabezi tasa txikien eta ongizate maila handien duen lurraldea”.
Pasai Antxon, Pasaiako eta Donostiako udaletarako hautagaiekin, Nahikari Otermin eta Eneko Goiarekin batera egindako ekitaldi politikoan adierazi du datorren igandean hiritarrak bi kudeaketa politikoa ulertzeko bi eredu artean aukeratu beharko dutela, EAJ burutzen duen abertzaletasun demokratikoak ordezkatzen duena “lurralde lehiakor eta berritzailearen aldeko apustua eginez, etengabeko harremanetan gure gizarteko eragile aktibo eta ekintzaileekin edo Patxi Lopezek bere kide den Basagoitirekin laguntzarekin ordezkatzen duen eta porrot egin duen eredua” eta itsasoko terminoak erabiliz esan du “agintean dagoen lemazain horrekin, ontzia noraezean eta hondartu eta hondoratzeko arrisku larrian dago”.
Hori saihesteko ezinbestekoa da eredu hori aldatzea eta gure bozkaren bidez gobernatzeko modu hori aldundietara eta udaletara zabaltzea ekidin”. Ildo horretan argi eta garbi esan du Lopez eta Basagoiti ibili direla lotsarik eta begirunerik gabe PSOE-PPk osatzen duten frontea bi alderdien zenbaketak aukera ematen dieten erakunde guztietara hedatzeko aldarrikapena egiten.
Olanok adierazi du EAJ-PNV dela aukerarik baliagarriena hori saihesteko eta premiatu du gertatu berria den historia ez ahaztera engainuan ez erortzeko. “Ez du balio hauteskunde gabeko damuak eta hau da Alderdi Jeltzaleko gizon emakumeek ordezkatzen duten erdibide sendo eta aurrerakoiaren alde apustu egiteko unea”.
“Aurrera jarraitzeko aukera da. Datorren legealdian jokoan dago Gipuzkoa krisitik irtetetea eta Europan lehiakorrak izateko ezinbesteko proiektu estrategikoak bultzatu behar ditugu. Berme onena gara, mutur batetik PSOE-PP frontearen hedaketa eta beste aldetik Gipuzkoarentzat diren proiektu estrategikoei ezetzaren abalarekin aurkezten diren ezker abertzaleak erakundeen kontrola ekiditzeko. Guk baietz esaten diogu proiektu estrategikoei, baietz Tabakalerari, Gipuzkoako ingurabidea osatzeari, baietz abia handiko trenari, Lezo Gaintxurizketa plataforma intermodalari eta baietz kanpo portuari.
Pasaiaren biziberritzea
Pasaiaren biziberritzeari buruz, diputatu nagusirako hautagaiak azpimarratu du ez duela atzera bueltarik. Legealdiko erronka nagusienetakoa izan dela adierazi du eta gogoratu du aldunditik, kanpo portua erakitzearen zain egon gabe, gauzatutako ekimen ezberdinak “ulertzen bait genuen biziberritzeak aurretik beste urrats batzuk eskatzen zituela.” Horrela aipatu ditu, Pasaiako saihesbidea irekitzea, Herrerako enpresak Nabalaldeara aldatzea, Gomiesegin trafikoak bereiztea edota Antxotik igarotzen den N-1 bulebar bihurtzea. Baita ere mintzatu da Gipuzkoa aurreraren eskutik Pasaialdeako master planak izan duen bultzada eta “datozen lau urtetan egi bilakatzen hasiko dena”.
2011/05/09 | GIPUZKOA
2011/05/08 | GIPUZKOA
2011/05/08 | GIPUZKOA
2011/05/08 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: “PSE-PP FRONTEA ETA EZKER ABERTZALEAREN ARTEAN, EAJ-PNVK BIDE ZENTRALA ORDEZKATZEN DU”
2011/05/07 | GIPUZKOA
2018/08/31 | GIPUZKOA
2018/07/10 | GIPUZKOA
2018/07/03 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona