ONENA EMATEKO GARAIAONENA EMATEKO GARAIA

Gipuzkoa

Udalerriak

Batzar Nagusiak

  

Bereiztuak...

Hasiera » Gipuzkoa » Berriak

Berriak

2011/05/10 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: AUKERA GUZTIEN ARTEAN, EAJ-PNV BIDE ZENTRALA DA EKONOMIKOKI ERAGINKORRA ETA SOZIALKI ZUZENA DEN GIZARTE ZERBITZU SISTEMA EREDUA EZARTZEKO
MARKEL OLANO: 	AUKERA GUZTIEN ARTEAN, EAJ-PNV BIDE ZENTRALA DA EKONOMIKOKI ERAGINKORRA ETA SOZIALKI ZUZENA DEN GIZARTE ZERBITZU SISTEMA EREDUA EZARTZEKO
“Lankidetza publiko-pribatuan eta behar sozialekin egokitzen den zerga erreforman oinarritzen den finantzazio sistemaren alde egingo du EAJ-PNVk”


Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAJ-PNVko hautagaia, Markel Olanok Lurraldearen gizarte politikak izan ditu gau hizpide Zumaian eta sistemaren finantzazioaren inguruan erakundeen arteko hausnarketa urgentea behar dela aldarrikatu du “egun dagoen gizarte sistema bermatu ahal izateko”. Zerbitzu sozialen demandak gora egin du eta bide horretatik jarraituko du. Testuinguru horretan, “kudeaketa eredu berritzaile bat ezarri behar da gure adinduak, langabetuak eta bazterketa arriskuan dauden pertsonak zainduz, Gipuzkoa Lurralde solidarioa bilakatzeko”.

Olanok esan du Euskadin orokorrean eta Gipuzkoan bereziki, estatuan dagoen gizarte politika eredu aurreratuena daukagula urteetan mantendu izan dugun lankidetza publiko-pribatuari esker. “Kanpoko erkidego eta herrialdeetatik halaxe aitortzen digute baina azpimarratzekoa da, batez ere, erabiltzaileek jasotzen dituzten zerbitzuen inguruan daukaten iritzia zein den, 10etik 8,84 baloratu baitute”.

Ez da egun bateko lana. “Oraingoan ere errealitatearekin lotura zuzena duen eredu baten arrakasta da, Lurraldeko elkarteekin, boluntarioen kulturarekin eta, bate zere, euskal gizartean historikoki solidaritatearen baloreak izan duen garrantziarekin”.

Horrela, sozialisten eraginkortasun eza eta ezker abertzalearen esperientzia ezaren aurrean EAJ-PNV da, esan du Olanok, ekonomikoki eraginkorra eta gizarte ikuspuntutik zuzena den eredua bultzatu dezakeen ubide zentrala.

Lau urte hauetan, nahiz eta krisi garaian egon, Gipuzkoak gizarte zerbitzuen alde lehenetsi du baita aurrekontuari dagokionean ere, eta zerbitzuei zuzendutako inbertsio eta gastua ia %60 hazi da. “Zerbitzu eskaerak gora doaz eta esfortzu ekonomiko gero eta handiagoa eskatzen du ere bai. Benetan daukagun zerbitzu maila mantendu nahi badugu eta bikaintasunaren bidetik kudeatu nahi badugu lehen bait lehen finantzazioaren inguruko hausnarketa egin beharko dugu”.

2012 urtera begira gure adinduak, bazterketa arriskuan dauden pertsonak eta adin txikikoei babesa emateko ditugun beharrak zehaztu dira zerbitzu Mapa berrian. Gipuzkoa benetan solidario izateko, adinduen beharrei erantzun behar diegu eta horretarako zabaldu dira 650 egoitza-plaza berri. Enplegu soziala ere mantendu egin dugu minusbaliotasuna duten eta bazterketa arriskuan dauden 6.500 pertsonen artean.

Etorkizunera begira, EAJ-PNVren erronkak gizarte zerbitzuen sistemaren finantzazioa egonkortzea eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema elkarrekin eraikitzea izango dira erakundeen arteko koordinazioa irabazi eta zerbitzuen eraginkortasuna areagotzeko.

Agenda

gehiago >

Irudi galeria

Posta bidezko botoa

Posta bidezko botoa

Onena emateko garaia

  • Sede
    Euzkadi Buru Batzar

    EBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tf.: 944 039 400
    Fax zk: 944 039 415

  • Araba Buru Batzar

    ABB

    Abendaño, 26
    01008 Araba
    Tf: 945 011 600
    Fax zk: 945 011 619

  • Bizkai Buru Batzar

    BBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tf.: 944 039 400
    Fax zk: 944 039 413

  • Gipuzko Buru Batzar

    GBB

    Pinu bidea, 20
    20004 Gipuzkoa
    Tf: 943 11 88 88
    Fax zk: 943 11 88 87

  • Napar Buru Batzar

    NBB

    Zapatería, 50
    31080 Nafarroa
    Tf.: 948 21 19 74
    Fax zk: 948 21 19 96

  • Ipar Buru Batzar

    IBB

    25, rue Thiers
    64100 Baiona