“40 urte funtzionamenduan egon ondoren, Donostiako Saihesbidearen trafikoa nabarmen ari da arintzen beste errepide batzuk ireki ostean. Horregatik, saihesbide honen funtzioa berpentsatu behar da. Loiolako biaduktua ken daiteke eta hori adibide bat baino ez da Donostiako errepideen iraultzak ekarri duen egoera berriak ireki dituen aukeren artean. Ikerketak egin beharko dira eta kontsentsua bilatu beharko da, ondo planifikatuta egin beharreko garrantzia handiko ekintzak baitira, eta ezin baitira presaka eta korrika egin”, azpimarratu du Eneko Goiak.
Azken hilabeteetan Donostiako errepide-sareak izan duen aldaketa sekulakoa da. Urtebete pasatxoan Donostiako 2. ingurabidea, Urumeako autobidea, eta “2. saihesbidea” Intxaurrondo-Martutene-Ospitaleak (GI-40) ireki dira. Horri esker, Sahiesbide zaharrak (GI-20) trafikoaren zati handiena galdu du eta aukera berriak ireki dira.
Egoera berri hau oso agerikoa da Loiola auzoan, La Salle ikastetxearen parean dagoen Saihesbidearen biaduktuak bitan zatitzen baitu ingurune hori azken hamarraldietan. GI-40 errepide berria indartzeak posible egingo du Loiolako biaduktua ezabatzea, eta horrela Loiolako bi aldeak elkartuko dira. Donostiaren etorkizunerako hain garrantzitsua den Urumearen ardatzean garapenerako aukera ezin hobeak eskainiko ditu zubia kentzeak.
URUMEAKO ARDATZA: garapen ekonomiko eta urbanorako gune berria
o Tabakalerak, AHTren geltokiak eta autobusen geltokiak osatzen duten gunea diseinu integralarekin eraikitzea.
o Mundaiz eta Tabakalera artean kokatzen den poligonoa jarduera ekonomikorako gune bihurtzea, Tabakaleraren eta AHTren geltokien gertutasunak aprobetxatuta.
o Riberas Loiolaren eta Aldunaeneren eraikuntza amaitzea.
o Kuarteletan “Urumea XXI” proiektua eraikitzea. Etorkizuneko proiektu urbano mixtoa da, zeinetan gazteentzat bizitzeko guneak eta jarduera ekonomikorako guneak nahastuko diren.
o Txomin-enekoa desjabetzea amaitu eta urte honetan bertan hasi auzo berriaren eraikuntza.
o Errepide zaharra (Sierra de Aralar – Aintzieta paseoa – Martutene paseoa) bulebaritzatu.
o Ibai-paseoa Martuteneraino guztiz eraiki Urumeako ezker ibarrean, aisialdirako eta arraunerako Ibaialde zentroa barne, eta eskuin-ibarreko paseoa proiektatu lanak hasteko.
2011/05/04 | GIPUZKOA
EAJ-PNVK JOSEBA ANTXUSTEGI AURKEZTU DU MUTRIKUKO ALKATETZARAKO
2011/05/03 | GIPUZKOA
2011/04/30 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: EAJ DUGU ABERTZALETASUNA BERE OSOAN EGOKI LIDERA DEZAKEEN AUKERA
2018/08/31 | GIPUZKOA
2018/07/10 | GIPUZKOA
2018/07/03 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona