ONENA EMATEKO GARAIAONENA EMATEKO GARAIA

Gipuzkoa

Udalerriak

Batzar Nagusiak

  

Bereiztuak...

Hasiera » Gipuzkoa » Berriak

Berriak

2011/05/03 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: UDALETXE SOZIALISTEK ALDAKETA BEHAR DUTE BERAIEN KUDEAKETAREN PORROTA AREAGOTU EZ DADIN
MARKEL OLANO: UDALETXE SOZIALISTEK ALDAKETA BEHAR DUTE BERAIEN KUDEAKETAREN PORROTA  AREAGOTU EZ DADIN
Xabier Iridoy:"Irundarrekin eta Gipuzkoa osoarekin bat datorren lidergoa merezi du gure hiriak"


Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusi eta EAJ-ko hautagaiak udaletxe sozialistek aldaketa behar dutela esan du “beraien kudeaketaren porrota areagotu ez dadin eta etorkizuneko belaunaldiak hipotekatu ez ditzaten”.

Olanok esan du sozialisten esku dauden udaletxeak eguneroko jarduera finantzatzeko arazo larriak dituztela eta “inbertsioak eta zerbitzuak finantzatzeko baliabideak egoki kudeatzeko gai ez dira. Zapateroren eta Lopezen zorroztasunik gabeko kudeaketa eredua jarraitzen ari dira”.

Hautagai jeltzaleak adierazi duenez Irunen non %16ko langabezi tasa bereziki kezkagarria den, udalaren kudeaketaren ezaugarrietako bat haien etengabeko publizitate eta propaganda izan da, benetako arazoei erantzun egokirik eman gabe. Gainera, aspaldi honetan Aldundiaren aurkako jarrera obsesiboa erakutsi du komunikabideetan akusazio faltsuak leporatuz.

“Benetan Irun Gipuzkoako bigarren hiri izatea nahi badugu, ez diogu soilik bere neurri eta dimentsioari begiratu behar, hiriak dituen aukerei baizik. Gaitasun asko ditu eta horien alde apustu eraikitzailea egin behar da” esan du Olanok.

Pasaiako kanpo portua eraikitzean, Irungo garapena giltzarria izango da sektore logistikoari dagokionean, eta Bidasoako etorkizuneko garapen ekonomikoari dagokionean EAJk benetako apustua egin du Miramongo Parke Teknologikoaren luzapena Bidasoan gauzatu dadin, nahiz eta sozialistek aukera honen aurrean zalantzak erakutsi dituzten.

Azkenik, Olanok Bilduren inpugnazioari eta abertzaletasunaren zatiketari jarri dio arreta. “Gorenak hartu duen erabakia guztiz larria da. Abertzaleon eta abertzale ez diren baina demokrazia eta joko garbia aldarrikatzen dutenen erantzun demokratikoa eta irmoa eskatzen du.

Olanok gogora ekarri du Irunen milaka eta milaka abertzale bizi direla eta ordezkaritza abertzalea izateko eskubidea dutela. “Euskara eta euskal nortasuna kontuan hartzen duen hiria oroitu eta aldarrikatzen duten gizon emakumeak dira”.

Horrela, EAJ-PNVk gizarte gipuzkoarraren erdiko bidea ordezkatzen du. Ezker abertzalearekin eta konstituzionalistekin hitz egiteko gai gara, beti gure printzipioei eutsiz, hau da, bakearen eta erabakitzeko eskubidearen eta gure nortasunarekiko erabateko errespetuaren alde eginez” adierazi du Olanok.

Irundarrekin eta Gipuzkoarekin bat egiten duen lidergoa

Bestalde, alkatetzarako hautagai den Xabier Iridoy-k, agintean dagoen gobernu taldearen kudeaketak erakundeen arteko eta herritarren arteko distantzia areagotu egiten duela adierazi du. "Udaleko gainontzeko taldeak ez ditu kontuan izan eta irungo gizarteari bizkar emanez gobernatu du."

Irunek, gainontzeko lurraldearekin eta herritarrekin bat datorren lidergoaren beharra du. Xabier Iridoyren hitzetan Irunen dugun langabezia tasa, "udaletxeak gauzatzen jakin ez duen lidergoa ozenki eskatzen duen premiazko arazo bat da".

Laburbilduz, Xabier Iridoy-ren hitzetan, Gipuzkoan, lurraldearen orekaren alde apustu egin den bezela, lehen eta bigarren mailako herritarrak egon ez daitezen , gure apustua Irunen, auzoen arteko oreka handiagotzea da, horrela gizarte kohesio handiago baterantz aurrera egitea lortuz. Azken finean, pertsonak protagonistak izatean datzan hiri bat izatea."

Agenda

gehiago >

Irudi galeria

Posta bidezko botoa

Posta bidezko botoa

Onena emateko garaia

  • Sede
    Euzkadi Buru Batzar

    EBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tf.: 944 039 400
    Fax zk: 944 039 415

  • Araba Buru Batzar

    ABB

    Abendaño, 26
    01008 Araba
    Tf: 945 011 600
    Fax zk: 945 011 619

  • Bizkai Buru Batzar

    BBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tf.: 944 039 400
    Fax zk: 944 039 413

  • Gipuzko Buru Batzar

    GBB

    Pinu bidea, 20
    20004 Gipuzkoa
    Tf: 943 11 88 88
    Fax zk: 943 11 88 87

  • Napar Buru Batzar

    NBB

    Zapatería, 50
    31080 Nafarroa
    Tf.: 948 21 19 74
    Fax zk: 948 21 19 96

  • Ipar Buru Batzar

    IBB

    25, rue Thiers
    64100 Baiona