Odón Elorzaren gobernuaren porroten eta fiaskoen zerrenda oso luzea da eta “kostu handikoa Udalarentzat eta hiriarentzat: Ilunbeko fiaskoa, Arccoko kanona, Hydrako hotelik eza, TAOaren kulebroia, gauzatzera iristen ez diren etxebizitzen makropromozioak, Udalaren desgobernu onartezina (garbiketa zerbitzuen aferan islatzen dena), errealitate bihurtzear 20 urte daramatzan autobusen geltokia…” gogorarazi ditu hautagai jeltzaleak. “Hautestontzietan honi erremediorik jartzen ez badiogu, donostiarrok gauza berberak jasaten jarraitu beharko dugu hilaren 23tik aurrera” ohartarazi du Eneko Goiak.
Bidegurutze erabakigarria. Datorren igandean, Donostiaren etorkizun hurbileko norabidea markatuko duen momentu erabakigarria biziko da hautestontzietan. “Donostiak beharrezko duen ereduaren eta gobernatzeko moduaren aldaketa sustatzeko aukera dauka hilaren 22an. Eta horretarako benetako alternatiba erreal bakarra EAJren abertzaletasun arduratsua da”, azpimarratu du Donostiako Udalerako EAJren hautagaiak.
Hori horrela ez bada, “hilaren 23tik aurrera, azken hilabeteotan ikusi dugun makillaje elektorala amaituko da eta agortuta eta porrot eginda dagoen modelora itzuliko gara. Urte gehiegitxo iraun ditu eredu horrek eta Donostiarentzat oztopoa baino ez da”, ohartarazi du Eneko Goiak.
Jakin berri dugu TAOren isunak aplikatzea hauteskundeak pasa arte atzeratuko dutela. “Donostiak behar duen aldaketa gertatzen ez bada datorkigunaren adibide aurreratu bat baino ez da. Donostiarrok posible dugun erremedioa jartzen ez badiogu, hilaren 23tik aurrerako gobernu sozialistaren gidoia idatzita dago: inprobisazioa sistematikoki aplikatuko da, kezko gortinak eguneroko ogi izango dira, udal diru-kutxentzat kaltegarriak diren erabakiak hartuko dira eta urtetan lo-zorroan egondako proiektu ataskatuak hortxe geratuko dira, hauteskunde aurretik bakarrik “esnatzen” baitira”, adierazi du hautagai jeltzaleak.
Odón Elorzaren gobernuaren porroten eta fiaskoen zerrenda oso luzea da eta “kostu handikoa Udalarentzat eta hiriarentzat: Ilunbeko fiaskoa, Arccoko kanona, Hydrako hotelik eza, TAOaren kulebroia, gauzatzera iristen ez diren etxebizitzen makropromozioak, Udalaren desgobernu onartezina (garbiketa zerbitzuen aferan islatzen dena), errealitate bihurtzear 20 urte daramatzan autobusen geltokia…” gogorarazi ditu hautagai jeltzaleak. “Hautestontzietan honi erremediorik jartzen ez badiogu, donostiarrok gauza berberak jasaten jarraitu beharko dugu hilaren 23tik aurrera” ohartarazi du Eneko Goiak.
Aurreikuspen kezkagarriko egoera honen aurrean, Eneko Goiak donostiarrei EAJren “gobernu eredu sendoa, kaudimenduna eta arduratsua” eskaintzen die, “frogatutako eta agerian utzitako arrakastako modeloa baita”.
Hautagai jeltzaleak hirian “aldaketarako desio orokorra” antzematen du, Odón Elorza buru izan duen gobernu sozialistaren bi hamarkadaren ondoren. Horregatik donostiarrak animatzen ditu “gehiago atzeratu ezin daitekeen gobernu aldaketa" hautestontzietan gauzatzera. Horretarako, Gipuzkoako hiriburuan udal gobernu aldaketa aurrera eramateko, EAJren “abertzaletasun arduratsua da benetako alternatiba erreal bakarra”, Eneko Goiaren esanetan.
“Garai zailak datoz. Krisi ekonomikoak 10.000 donostiar langabezian utzi ditu, eta egoera honetan, ezinbestekoa da zorroztasunez jokatzea baliabide publikoen kudeaketan, eta inoiz baino garrantzitsuagoa izango da jartzen diren lehentasunekin eta hartzen diren erabakiekin asmatzea”, azaldu du Eneko Goiak. Hautagai jeltzaleak azpimarratu duenez, EAJren gobernu eredua da “hiritarrek izan dezaketen garantia onena”. Donostiako Udalerako EAJren hautagaitza osatzen duten gizon eta emakumeek erakutsitako “solbentzia eta gaitasuna dira euren konfiantza eskatuz, donostiarrei aurkez diezazkiekegun argumentu onenak. Talde hau udal gobernurako prestatutako talde bat da, eta bihartik bertatik hartu ahalko luke hiria kudeatzeko ardura”, azpimarratu du Eneko Goiak.
2011/05/11 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO:UDALETXE SOZIALISTETAN ALDAKETA GARAIA IRITSI DA
2011/05/11 | GIPUZKOA
PLAN DE MEJORA EN LOS BARRIOS PARA “LOGRAR UNA DONOSTIA MAS EQUILIBRADA”
2011/05/10 | GIPUZKOA
2011/05/09 | GIPUZKOA
2011/05/09 | GIPUZKOA
DONOSTIAK 2. KULTUR “BERPIZKUNDEA” BEHAR DU EUSKAL KULTURAREN NAZIOARTEKO PROIEKZIOA LIDERA DEZAN
2018/08/31 | GIPUZKOA
2018/07/10 | GIPUZKOA
2018/07/03 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona