Mutrikuko EAJ-PNVk Joseba Antxustegi aurkeztu du Mutrikuko alkatetzarako. Kultura Etxean egindako ekitaldian, Antxustegik alderdikideen eta GBBko presidente Joseba Egibarren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako Foru Diputatu Arantxa Tapiaren babesa jaso du. Hautagai Mutrikuarrak zerrendan doazenei eskerrak eman die eta honakoa adierazi du: “mutrikuarron bizi kalitatea hobetzeko lan egin nahi dugu. Pertsona arduratsua, eta konprometituak gara; herritarren arazoak, kexa keta iradokizunak entzun nahi ditugu Mutriku hobeago bat egiteko”.
Ildo beretik, Joseba Antxustegik esan duenez, Mutrikuren alde lan egiteko prest daude, bizitzeko leku hobeagoa eta harro sentiaraziko gaituena lortzeko.
Antxustegiren iritziz, mutrikuarren parte hartze aktiboa lortu behar dugu. Horretarako guztion inplikazioa ezinbestekoa da sortzen joango diren arazoei irtenbidea emateko. Hori dela eta, parte hartze bideak ezarriko ditugu; izan ere udalak eta herritarrek eskutik joan behar dute.
Ildo berean, jeltzaleen hautagaiak honakoa azpimarratu du: “Mutrikuk datozen urteetan izango duen aldaketarik garrantzitsuena turismotik etorriko da. Ezinbestekoa da turismoarekin zerikusia duten ordezkari guztiak ados jartzea hartu beharreko bidea diseinatzeko. Horretarako Turismoko Aholkulari Kontseilua srtuko dugu”.
Azkenik, EAJ-PNVren hautagaiak adierazi duenez, Mutrikuko erronkak epe luzera planteatu behar dira, lerro estrategikoak ezarriz. Mutrikuk erakundeen bultzada behar dituzten proiektu estrategikoak ditu, besteak beste, portua, Mutriku-Sasiola, eguneko zentroa edo autopistako irteera. Hauek dira, Joseba Antxustegiren ustez Mutrikuren garapenerako ezinbestekoak diren proiektuak, eta segidakoa nabarmendu du: “Alderdi guztiei laguntza eskatuko diegu proiektu hauek aurrera eramateko, alderdikeriak alde batera utziz, gure lehentasuna Mutriku eta mutrikuarrak baitira”.
Bestalde, GBBko presidente Joseba Egibarrek ondorengoa azpimarratu du: “Udaletxetik errespetuan oinarritutako elkarbizitza berreraikitzen hasi behar da. Azkeneko hamarkadetan apurtu diren baloreak berreskuratu behar dugu”. Ildo beretik, Egibarren aburuz, Bilduri buruz epaileek ilegalizatzeko erabakia hartzen badute ere, bide politiko eta demokratikoen aldeko apustua garbia da eta ez da atzera bueltarik egongo”.
Halaber, GBBko presidenteak esan duenez, ezker abertzaleak planteatutako boikotaren aurrean, EAJ-PNV, PSOE-PP frenteari aurre egingo dio, izan ere sozialistek eta popularrek egoera antidemokratiko batez baliatu nahi dira euskal politika kontrolatzeko.
Honenbestez, amaitzeko Joseba Egibarrek segidakoa adierazi du: “Maiatzaren 22an denok bertan bagaude hobe. Alabaina, denok egonda herri honek aurrera pauso bat emango du. Eta pauso hori EAJ-PNVren eskutik emango du, nahiz eta batzuk zein besteak horren beldur diren. PSOE eta PP bere estrategiarekin jarraitu nahi dute, baina estrategia horrek amaiera data du; ezker abertzalea presente dagoen unean, estrategia hori amaitzen zaie, eta jakin badakite, eta egoera hori ahal duten gehiena luzatu nahi dute”.
2011/05/09 | GIPUZKOA
DONOSTIAK 2. KULTUR “BERPIZKUNDEA” BEHAR DU EUSKAL KULTURAREN NAZIOARTEKO PROIEKZIOA LIDERA DEZAN
2011/05/09 | GIPUZKOA
2011/05/08 | GIPUZKOA
2011/05/08 | GIPUZKOA
2011/05/08 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: “PSE-PP FRONTEA ETA EZKER ABERTZALEAREN ARTEAN, EAJ-PNVK BIDE ZENTRALA ORDEZKATZEN DU”
2018/08/31 | GIPUZKOA
2018/07/10 | GIPUZKOA
2018/07/03 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona