Maiatzaren 22an hauteskundeak izan genituen. Zorionez aukera politiko guztiak parte hartzeko aukera izan genuen; egia da SORTU oraindik legeztatzeko dagoela baina, egia da baita ere, Ezker Abertzaleak BILDUren eskutik hauteskundeetan parte hartzeko aukera izan duela. Beraz, Batzar Nagusi hauek Gipuzkoarron borondate politikoaren ordezkaritza osoa dute.
EAJ-PNVek Diputatu Nagusitarako hautagai izendatu ninduen eta gaur Eusko Abertzaleak taldearen izenean Gipuzkoako Diputatu Nagusitarako hautagai bezala gure egitasmoa aurkeztuko dut zuen guztion aurrean. Gure ustez egitasmo hau da, une honetan gure lurraldeak dituen erronka nagusienei erantzuteko egitasmorik egokiena eta herritarren gehiengo zabal baten borondatearekin bat egin dezakeena.
Guri dagokigunean, hastera doan legealdi berria ez da abiapuntua; jarraipena baizik. Azken lau urteetan, Gipuzkoan ahalegin handia egin dugu politikan aritzeko modua aldatzeko eta gure lurraldeak dituen erronkei aurre egiteko: lehiatzeko gaitasun ekonomikoa, gizarte kohesioa eta lurraldearen oreka sustatzeko politikak aurrera eramateko.
Nire hitzaldiaren bidez datorren legealdirako gure konpromiso eta apustu garrantzitsuenak zehaztu nahi ditut. Kultura politiko berri baten alde lan egiten jarraitu nahi dugu, epe luzerako garapena eta eraldaketa sustatzeko, iraganeko inertziak atzean uzteko eta garai politiko berrietara moldatzeko. Izan ere, garai berri horren ardatzak dira bakea lortzea eta baldintza sozial eta politiko berriak sortzea, politika normalizatze aldera.
Gipuzkoaren etorkizuna elkarrekin eraikitzeko proiektu itxaropentsu, egonkor eta partehartzaile bat egin nahi dugu.
EGOERA POLITIKOAREN ALDAKETA: BAKEA ETA NORMALKUNTZA POLITIKOA
Euskadin eta Gipuzkoan garai itxaropentsuak bizi ditugu. Urte askoan, Euskadik terrorismoaren eta estortsioaren ondorioak jasan ditu. Orain, ordea, eszenatoki berri batean gaude; batetik, urte horietan guztietan euskal gizarteak ETA modu aktiboan baztertu duelako; eta bestetik, ezker abertzaleak bide demokratikoak bakarrik baliatuko dituela eta indarkeriaren legitimazioa baztertzen duela adierazi duelako.
Aukera hau aprobetxatu egin behar dugu behin betiko bakea lortzeko. Baketze prozesu honetan Ezker Abertzaleak, BILDUren bitartez, hauteskundeetan parte hartzeko aukera izana oso garrantzitsua da zalantzarik gabe. Orain pausu berriak burutu behar dira eta horietan garrantzitsuena ETAk behin betirako armak uztea izan behar du. Hori da gizartearen gehiengo zabalaren nahia eta hori da talde politiko nahiz herri ordezkari guztiok exijitu behar dioguna ETAri. Inolako salbuespenik gabe eta guztiok garbi ulertzeko moduan.
Bakerako trantsizio horretan, gainera, sistema demokratikoak ahalbidetzen dituen gizarteratze neurri guztiak aktibatu behar dira, indarkeriaren mundutik bizitza demokratikorako bidea errazte aldera. Halaber, ezinbestekoa da gure herrian bakearen eta adiskidetzearen benetako kultura bat eraikitzea eta, alde horretatik, era batean edo bestean terrorismoaren biktima izan direnei lehentasuna ematea.
Bakea eta adiskidetzearen kultura eraikitzeko, nahitaezkoa da proiektu alderdikoiek garatu eta baldintzatutako ikuspegi etikoak alde batera uztea. Gure demokrazia indartu nahi badugu, benetan, eremu etiko komun bat behar dugu.
Bakeak gure herrian politika normalizatzeko eta, horrela, helburu kolektiboak eragozpenik gabe erakundetzeko aukera ere ekarriko du. Alde horretatik, gainera, ahalegin guztia egingo dugu Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea izan dezan.
Bakearen helburua ez dago alderdikeriazko erabilpenen mendean jartzerik. Halako tentaldiak erro-errotik eta erabat baztertu behar dira. Aukera honi heldu beharrean gara. Bakea babestu beharreko balioa da. Eta babestuko badugu, bakea sendotuko duten jokaerak behar ditugu.
Egoera politiko jakina eta testuinguru zehatza behar dira bakea lortzeko. Argi dago indarkeriazko egoerari eusten zioten baldintza sozial eta politikoak aldatu egin direla eta horrek bakerako bidearen hasiera dakarrela.
Bake-egoera sendotzeko demokrazia ere sakondu beharra dago. Demokrazia sakontzeak esan nahi du joko-arauak ez daudela manipulatzerik helburu politikoak lortzeko. Ilegalizazioen eta aukera demokratikoak baztertzearen estrategiek liskarra pizten dute gizartean eta politikan eta sistemarekiko mesfidantza sortarazten. Bide hori bakearen, ongiaren eta justiziaren aurkakoa da. Giza duintasuna eta hortik datozen giza eskubide guztiak oso-osorik errespetatu behar dira, aitzakiatarako zirrikiturik gabe. Koherentzia etiko hori galarazi egin du, kasu askotan, indarkeriak sortu duen eta sortzen duen tentsio politikoak.
Euskal gizartea gero eta gehiago barneratuz joan da indarkeriak zer esan nahi duen eta bide hori erabat baztertzen duela esan du argi eta garbi. Euskal gizartea protagonista izan duen prozesu horrek jabetu arazi digu, baita ere, beharrezkoa dela biktima guztien sufrimenduarekin bat egitea, biktimen atxikimendu politikoa edozein dela ere.
Terrorismoaren biktimak babeste aldera Gipuzkoako Foru Aldundian bere garaian onartu genuen Babes Plan Integrala garatzeko konpromisoa berresteko, terrorismoaren biktimen babesa garatzea litzateke gure helburua.
Geroko utzi gabe, orain bertan bakezko kultura eraiki eta bakezkoak egiten hasteko, iragandako gertaeren kontaketei bide eman behar zaie eta etorkizunari ikuspegi demokratikoz heldu, kontsensu sozial eta politikorik handienaz. Ezinbesteko bi konpromiso aipatu nahi nituzke:
- Konpromiso etikoa giza duintasunarekiko. Ez dago ezer giza duintasunaren aurrekoa denik edo bere gainetik dagoenik, ez ideia edo egitasmo politikorik, ez hauen defentsarik, ez bidegabekerien salaketarik, ezta Estatu arrazoirik ere.
- Konpromiso politikoa demokraziarekiko. Ez dago ideia edo egitasmo politikoen alde egitea galarazterik ezta ere horiek gauzatzeari betoa jartzerik, bide baketsu eta demokratikoen bidez bakarrik defendituak direnean eta gizartearen gehiengoa alde daukatenean.
Politikari dagokionez, gure herrian funtsezko bi erronka ditugu:
- Alde batetik, joko demokratikoan gutxieneko kohesio politikoa lortu eta herri estrategia bat gauzatzea, euskal arkitektura instituzionala herriaren borondatearen eta dagokigun eskubidearen arabera berriz dimentsionatzeko. Euskadik bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea dauka eta inork ezin dio uko egin eskubide demokratiko horri.
- Bestetik, gure herriaren erabakitzeko eskubidearen aldeko lan estrategiko hori gizartearentzat berreskuratzea, lan hori politikaren esku utzi izan baita gehiegi.
Gure herriak erabakitzeko daukan eskubidearen aldeko espazio sozial eta politikoa eraikitzeko garaia da. Horretarako, helburu nagusiak izan behar du gizarte zibilean, gizarte antolatuan eta sistema instituzional osoan erabakitzeko eskubidearen printzipioa sendotzea; printzipio hori sendotzea da datozen urteetan estatuarekin benetan akordio bat adosteko oinarria.
POLITIKA EGITEKO EREDU BERRI BAT: HERRITARRENGANDIK GERTU
Hauteskunde kanpainan guztiok izan dugu M-15 mugimenduaren berri. Mugimendu honen zergatiak aztertzen ez naiz hasiko, baina politikaren eta herritarren arteko distantziaren beste adierazle bat da nire ustez.
Gipuzkoak kultura politiko berri bat lantzen jarraitu behar du. Herrigintzarako beste gobernantza eredu bat; Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarrekin lankidetzan aritzeko eta partekatzeko beti prest egon behar du. Kultura politiko berriak “lankidetza” eredu ezberdinak garatzera eraman behar gaitu. Gure iritziz etorkizunera begira hiru dira erronka nagusiak:
1. Herri Administrazioek hartzen dituzten erabakiak indartzea, lankidetza, batasun eta lan partekatua medio; eta Gipuzkoako politika nagusietan ahalmen handiko akordioak adostea gai kritikoak eztabaida politikotik kanpo utzita.
2. Herritarrak lehen mailako eragile bihurtzea eztabaida politikoan eta erakundeen jarduera publikoan; eta Administrazioa herritarrei gerturatzea, erakundeen egiturak berriz antolatuz eta informazio eta komunikazio teknologia berriak erabiliz.
3. Lurralde historikoko Herri Administrazioak hobetzeko, pertsonen plangintza eta kudeaketa funtsezkotzat hartzea; eta, alde horretatik, Gipuzkoako sistema instituzionalean kalitatea eta eraginkortasuna gestionatzeko eta hobetzeko sistemak ezartzea.
Planteatu ditugun erronken aurrean, helburu oso garrantzitsua da lurraldeko eragileekin eta herritarrekin elkarlanean politika egiteko modu berri baten aldeko apustua sendotzea eta, horretarako, gure sistema instituzionala berritzaile, eraginkor eta arduratsuago bihurtzea.
Gipuzkoako sistema instituzionalean zenbait mekanismo eta dinamika sortuko ditugu, kultura politiko berria gauzatu eta hedatzeko; betiere, kultura horren printzipioei eutsiko diegu, ziklo politikoez eta pertsonez aparte.
Berrikuntza Demokratikorako 2.0 Plataforma sustatuko dugu, Gipuzkoako erakunde publikoetan berrikuntza demokratikoko esperientziak babeste aldera, eta “on-line” komunikatzeko eta parte hartzeko hainbat aukera eta modu eskainiko ditugu, adibidez: eztabaida eta deliberamendua, herritarrei egiteko kontsultak, herritarrek hirigintza plangintzan parte hartzeko prozesuak, tokiko hausnarketa estrategikoa, herritarren epaimahaia, gestio publikoari buruzko heziketa, prozesu demokratiko berritzaileen gaineko udal proiektu pilotuak, e.a.).
Udalerri bakoitzean herritarrek parte hartzeko gutxienez prozesu bat identifikatzeko lan egingo dugu, Partaidetzari buruzko Foru Araua onartu eta garatu, eta Gipuzkoako Gizarte Kontseilua sortu ondoren. Tresna horiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Partaidetzako Bulego berriak koordinatuko ditu eta herritarren partaidetzarako urteko programa bat egiteko oinarriak izango dira; Programa hori arloka antolatutako Aholkularitza Kontseiluek babestuko dute.
Erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetzari dagokionez, Gipuzkoa Aurrera erakundearen erakundetzea sustatuko dugu, epe luzerako estrategia eta antolaketa diseinatuz eta zehaztuz. Gipuzkoa Aurrera funtsezko tresna izan behar du Gipuzkoan etorkizunean lehiatzeko gaitasuna sustatzeko. Halaber, etorkizuneko aukerak eta proiektuak identifikatzea eta nazioarteko eskualdeetako antzeko erakundeekin lotzea bultzatuko dugu.
COHESIÓN SOCIAL.
Gipuzkoa ha pasado en las últimas décadas de ser una sociedad joven a ser una sociedad madura, con una mayor complejidad en su configuración social. La pirámide de población de Gipuzkoa se ha modificado sustancialmente en los últimos 30 años, debido al incremento de las personas de más edad, una tendencia que se espera continúe en el futuro. En el año 2020 los mayores de 85 años supondrán el 4% del total de la población, mientras que en 1981 ese colectivo suponía el 0,5%.
Gipuzkoa es una sociedad altamente cohesionada en términos de bienestar económico y atención social. Las administraciones públicas vascas han duplicado en la última década los recursos dedicados a la atención e inversión en los servicios sociales. En concreto, la Diputación viene realizando un importante esfuerzo de financiación en la red de servicios sociales, para garantizar el acceso al sistema público a toda la ciudadanía de Gipuzkoa en condiciones de igualdad, universalidad y dignidad.
A modo de ejemplo, la DFG invirtió 500 euros por habitante en 2010 en políticas de atención social. Esto supuso que el 39% del presupuesto foral 2010 (frente al 24% de 2007), se destinó a medidas de política social, lo que representa el 1,6% del PIB del TH de ese año. Esta senda de crecimiento del gasto social es difícilmente sostenible en un futuro, si no se produce un proceso de reflexión interinstitucional, para garantizar la financiación actual y futura de los servicios sociales, en el marco de la política financiera y presupuestaria de las administraciones públicas.
Derivado de este esfuerzo financiero del importante capital social existente en el territorio, en Gipuzkoa contamos con una red de Servicios Sociales amplia y conectada, con participación de diferentes instituciones, profesionales, iniciativa social, acción voluntaria, economía solidaria, sociedad civil organizada y los propios entornos familiares, generando entre todos ellos altos niveles en la calidad de la atención, desde la cercanía a las necesidades de las personas. Desde el punto de vista de la cohesión social los retos fundamentales son:
1. Participar en el trabajo de construcción del Sistema Vasco de Servicios Sociales, con elementos tan importantes como la cartera de prestaciones y servicios, la participación de las personas usuarias en la financiación de los servicios, o el plan estratégico y el mapa de servicios sociales y su memoria económica.
2. Fortalecer los servicios sociales de nuestra sociedad por su contribución al bienestar, la cohesión y el capital social y por su condición de sector estratégico de la economía con importantes retornos económicos, enorme capacidad de creación de empleo y aportación clave para nuestra competitividad e innovación social, haciendo especial énfasis en valorizar, apoyar y dinamizar el capital social existente en Gipuzkoa por su inestimable aportación al sistema.
3. Adecuar, clarificar y homogeneizar la cartera de prestaciones y servicios, y los estándares de calidad de los servicios sociales de Gipuzkoa, a las necesidades reales de los gipuzkoanos y gipuzkoanas, garantizando la calidad y pertinencia en la prestación de servicios con prudencia y equilibrio.
4. Abrir oportunidades para el desarrollo de la innovación en el ámbito de las políticas sociales, que debe plasmarse en nuevas maneras de cuidar, nuevas maneras de coordinar los servicios sociales, nuevas formas de implicación de las familias y comunidades en los procesos de intervención social, nuevas fórmulas de gestión y una nueva gobernanza del sistema.
Ante los retos que se nos plantean, y en el marco de la construcción compartida del Sistema Vasco de Servicios Sociales, nuestro segundo gran objetivo de legislatura pasa por convertir a Gipuzkoa en un gran espacio de solidaridad, asentado sobre un sistema excelente de servicios sociales que garantice permanentemente la atención de las grandes necesidades de nuestra ciudadanía, a través de la ordenación y racionalización de recursos y servicios sociales, y la ampliación progresiva del número de personas y colectivos responsables socialmente.
Para lograr dicha transformación social de Gipuzkoa, proponemos 2 grandes estrategias: La solidaridad social constituye el nervio central de una sociedad. Desde Eusko Abertzaleak queremos profundizar en el respeto a los derechos humanos y la igualdad de género a través de planes de sensibilización y comunicación social y, también, colaborando con todas las organizaciones sociales que están trabajando a favor del respeto a los derechos humanos e igualdad de género.
Impulsaremos en todo momento el principio de “tolerancia cero” con la ruptura de todos los derechos humanos y, muy especialmente, con la violencia de genero y los malos tratos.
En segundo lugar, desde la perspectiva de la solidaridad social, es necesario consolidar y profundizar en las políticas activas de cooperación con los países en vías de desarrollo, a través del impulso de proyectos de cooperación, haciendo especial hincapié en todos aquellos proyectos que impulsen el sistema educativo y el sistema económico en estos países.
COMPETITIVIDAD ECONÓMICA
La crisis económica global ha situado a nuestros sectores industriales y de servicios en un nuevo escenario, en un momento crítico para la competitividad futura del tejido empresarial. El menor peso del sector de la construcción y un sector industrial internacionalizado está permitiendo sortear la crisis en una mejor situación que otras regiones, pero la situación sigue siendo complicada.
En este nuevo escenario, la generación de valor y riqueza de empresas y territorios nace del aprovechamiento inteligente del talento, conocimiento y creatividad, como motores de nuestra futura competitividad. A día de hoy, podemos considerar que Gipuzkoa es una región industrial competitiva, en transición hacia una economía más intensiva en innovación y conocimiento, áreas en las que nuestro territorio presenta a día de hoy luces y sombras.
Los retos que planteamos en materia de competitividad económica son:
1. Impulsar la competitividad de Gipuzkoa, sus empresas y personas de forma sostenible, garantizando la cohesión económica y social. Es necesario apostar por la innovación en toda la cadena de valor y por la internacionalización.
2. Seguir apostando por una economía del conocimiento que diferencie a la sociedad y a la economía guipuzcoana sobre la base del conocimiento científico-tecnológico y la innovación.
3. Desarrollar nuevas capacidades en torno a los centros o iniciativas más activas y con mayor potencial de Gipuzkoa, sosteniendo las principales apuestas realizadas y fortaleciendo el proceso de toma de decisiones científicas-estratégicas, para la incorporación de nuevos elementos e inversiones que supongan un salto cualitativo.
4. Contribuir a la ordenación y coordinación estratégica del sistema de generación de conocimiento de Gipuzkoa y promover su orientación hacia las áreas científico-tecnológicas identificadas como estratégicas y de futuro, estableciendo prioridades en cuanto a las actuaciones a realizar.
5. Acelerar la transferencia y aplicación de conocimiento a las empresas de Gipuzkoa, impulsando la obtención de resultados relacionados con el esfuerzo inversor (de excelencia) en los últimos años en Gipuzkoa, y favoreciendo la captación desde el exterior de conocimiento y tecnología punteros.
La política presupuestaria y financiera de la Diputación Foral de Gipuzkoa debe estar fundamentada en un mantenimiento del ahorro público, en el cumplimiento de la ley de estabilidad, la contención del gasto corriente y fomento de los capítulos de inversión, reducción de la deuda autorizada y por tanto una minoración de la carga financiera. Desde Eusko Abertzaleak pensamos que esta política responsable de las economías forales supone una fortaleza presupuestaria y financiera.
En materia presupuestaria nuestros principales objetivos son:
• Rigor presupuestario para una disminución del gasto corriente, preservando el gasto social.
• Orientar la gestión presupuestaria a priorizar las inversiones para reactivar la economía.
• Estabilidad presupuestaria, o en su caso, de déficit, siempre que éste se destine a la financiación de inversiones productivas según criterios europeos.
La política fiscal debe ser un instrumento para el crecimiento y la equidad. En este sentido entendemos que una política tributaria eficaz está sustentada y comienza por una política económica exitosa que fomente la productividad y la competitividad. Una redistribución satisfactoria y equitativa de la riqueza exige la creación y desarrollo de la misma.
En este sentido el Impuesto de Sociedades, además de su función redistributiva a favor de la equidad, tiene que constituir un instrumento al servicio de la recuperación económica y el empleo. En cuanto a la nueva Norma Foral del Impuesto sobre Sociedades, es fundamental que en los territorios históricos vascos se actúe con criterios de unidad de gravamen entre las diferentes administraciones tributarias, para evitar enfrentamientos inter-territoriales que erosionan la cohesión del País.
En el marco de la UE, con un mercado interior, una única moneda, un Banco Central Europeo y una coordinación creciente de las políticas económicas, es necesario avanzar en la convergencia de los tipos impositivos evitando el dumping fiscal. Hay que establecer unos tipos de márgenes dentro de los cuales las diferentes administraciones tributarias puedan operar. Hay que evitar casos como el de Irlanda en donde el impuesto de sociedades se situó en un 12.5, la mitad de la media europea.
En el estudio sobre la reforma del IRPF hay que reflexionar sobre la aconsejable política incentivadora de adquisición y alquiler de la vivienda habitual, así como sobre las deducciones específicas en los supuestos de tercera edad, minusvalías o dependencia, en el marco de la adecuación de los gastos sociales a la suficiencia financiera y a una política social consensuada. Desde un criterio de unidad, abogamos para que nuestro País, en el ámbito de sus competencias tributarias, participe en los foros de estudio y diseño de la política de impuestos en el ámbito europeo.
En cuanto a los tributos, es fundamental seguir potenciando la lucha contra el fraude fiscal, mediante la implantación de modernos resortes tecnológicos que detecten con diligencia los incumplimientos de las obligaciones fiscales, concentrándose en los sectores más esquivos y difíciles de controlar de la economía.
Hay que profundizar en los mecanismos de coordinación entre administraciones y mejorar los sistemas de intercambio de la información relevante a efectos tributarios.
En el apartado de los gastos y prestaciones sociales, hay que extremar la transparencia y el control del sistema de ayudas, para que los destinatarios de las ayudas sean los beneficiarios adecuados de las mismas, y para que las personas en edad de trabajar se reincorporen cuanto antes al mercado laboral, mediante la información y los instrumentos formativos al servicio del empleo.
LURRALDE OREKA
Planteatzen zaizkigun erronken aurrean, legealdiko beste helburu nagusietako bat Gipuzkoako lurralde oreka sendotzea da, azpiegitura estrategikoak ipiniz eta mugikortasun irisgarriko zerbitzuak udalerri eta eskualde guztien artean gestionatuz, gure baliabide naturalak (ura, energia, hondakinak) iraunkortasunaren irizpidearen arabera aprobetxatzea eta gizarte, ekonomia eta ingurumen iraunkortasuna bultzatzea gure landa eremuetan eta eremu naturaletan. Lehenik mugikortasun eta komunikazio azpiegituren sarea konektatzea eta osatzea, ebaluazio, efizientzia eta segurtasun irizpideak zorrotzago aplikatuz.
Azpiegituren eraikuntzan oinarritutako eredutik, Gipuzkoaren beharrei erantzungo dien mugikortasun eta komunikazio azpiegituren eta zerbitzu integralen gestioan oinarritutako eredura pasako gara.
Gipuzkoak mugikortasun sistema bakarra, arina, eraginkorra eta iraunkorra behar du, garraio publikoa eta ibilgailu pribatua konbinatuko dituena eta lurralde orekarako eta bizi kalitaterako ezinbesteko oinarri izango dena.
Tarifa sistema malgua ezarriko diegu kamioiei eta, gero hau, Gipuzkoatik pasatzen diren ibilgailu guztiei aplikatzea da gure helburua. Tarifikazioa tresna eraginkorra dela ikusi da, errepideetako jokabideak aldarazteko. Bide azpiegituren erabilera optimizatze aldera, tarifa sistema malgua prestatuko dugu, kontuan izango dituena ibilgailuen joan-etorria, ordua e.a. Ordainketa egingo da une bakoitzean ditugun errepideko baldintzak kontuan hartuta.
Aurreko legealdian inbertsioetan ahalegin handiak egin baziren ere, oraindik geratzen dira zenbait jarduera burutzeko errepideen sarean, mugikortasun eredu berria garatzeko beharrezkoak direnak. Horretarako, bigarren proiektu nagusia prestatuko dugu: BIRIBILGUNE OSATUA.
Egitasmo horren bidez, Gipuzkoako bide azpiegitura nagusienen sarea osatuko dugu eta Gipuzkoako interkonexioa eta lurralde oreka bermatuta geratuko dira.
Adibide moduan aipatu nahi nituzke Urretxu–Bergara, N-1 saihesbidea Andoainen, Gipuzkoako biribilgunearen erdigunea konektatzea e.a.
Bidegorriak eraikitzea. Aurrera egingo dugu txirrindulari eta oinezkoentzako bideak eta herrien arteko bideak eraikitzen, herriguneak eta industrialdeak konektatzen dituzten zatiak lehenetsiz. Herriak eta herriguneak industrialdeekin konektatuko dituzten bidegorrien hedapena sustatuko dugu, horien erabilerari buruzko sentsibilizazio kanpainekin, distantzia motzetan mugikortasun iraunkorrerako onenak direla aditzera emanez.
Puntu honetan ezinbestekoa da Gipuzkoako azpiegitura estrategikoak bultzatzea: Hondarribiko aireportuak eskeintzen dituen zerbitzuak mantentzeko ahalegina egingo dugu, Pasaiaren biziberritzearekin jarraituko dugu, kanpo portua eraikitzeko prozesuarekin jarraituz, eta Abiadura Handiko Trenaren azpiegiturak eskatzen dituen zerbitzu sarearen inguruan ausnarketa egingo dugu.
Bigarrenik, Iraunkortasunaz hitz egin nahi nuke lurralde orekaren eragile garrantzitsu moduan. Alor honetan hondakinen gestio aurreratua eta iraunkorra da Gipuzkoak duen erronkarik garrantzitsuenetakoa. Foru Planifikazioan aurreikusi bezala, jarraitu egingo dugu azpiegiturak eraikitzen (adibidez: garbiguneen sarea, banatzeko eta sailkatzeko plantak, konposta eta biometanizazioa e.a). Ahal bezain laster, Sasieta, Lapatx eta Urtetako zabortokiak itxiko ditugu. Dagoeneko jakina den moduan birziklaian oinarritutako estrategia hau garatu eta ixteko Zubietako errauskailua martxan jartzea da gure helburua. Ez dago beste alternatibarik.
Azkenik, lurralde orekaren faktore garrantzitsu moduan, Gipuzkoan, garrantzitsuak dira landa eta nekazaritza eremuak eta landaretza baso gehien duen Europako lurraldeetako bat delarik. Dena den, ustiategiek gero eta errentagarritasun txikiagoa dute eta horrek landa eremuen zahartzea dakar, eta jendeak alde egiten du.
Argi dugu landa eremuek eta eremu naturalek etorkizuna izango badute bi gauza lortu behar direla: alde batetik, landa eremuetako eta hirietako bizi mailak parekatzea eta, bestetik, nekazaritza sektorearen lehiakortasuna hobetzea.
Horretarako, Gipuzkoako landa eremuetako eta eremu naturaletako gizarte, ekonomia eta ingurumen iraunkortasuna bultzatuko da. Aldi berean, baliabideak eta pertsonak lehiakortasunerako prestatuko dira, Gipuzkoan aberastasuna sortzeko eta Lurraldea egituratzeko aktiboak direlako. Alde horretatik, nekazaritzako eta abeltzaintzako egitasmo berritzaileak eta bere kabuz iraun dezaketenak sustatzea proposatzen dugu; horrez gain, alternatiba ekonomikoak bultzatuko ditugu. Landagipuzkoa 32 programaren jarraipen gisa, Landagipuzkoa 48 ekimena ipiniko dugu martxan, 2.500 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrientzat, udalekin elkarlana eginez udalerri horiek jarduera ekonomikoak bultzatzeko behar dituzten azpiegiturak izan ditzaten.
GURE LURRALDEA
XXI. mendearen hasierako Gipuzkoa, informazioaren eta komunikazioaren gizartean murgilduta dago. Gipuzkoarron nortasuna eta herri garapena pertsonetara eta giza alorrera loturik dago. Horregatik, Eusko Abertzaleak taldearen ustez, gure kultura eta gure hizkuntzaren aldeko apustu sendo bat egin behar dugu guztion artean eta horretarako ezinbestekoa da adostasunak landu eta taldelanari heltzea.
Gaur egungo gizartean, ezinbestekoa da sorkuntza kulturala komunikabide sistema aurreratuenen bidez egitea, ez bakarrik gizartearen eta gaurko errealitatearen eskaerei erantzuteko, baita ere gure inguruko ekoizpen kulturalekin lehiatzeko eta kultura eta nortasun bakarreko mundu global honetan urtuta ez geratzeko, indartsuenaren legearen morroi.
Dibertsitatea eta eleaniztasuna balore positibotzat hartzen diren gizartean bizi gara; balore horiek, ordea, euskararen aldeko politika positiboak eta aktiboak sustatzea eskatzen dute, batez ere kulturaren sorkuntzari, ekoizpenari, sentsibilizazioari eta hedapenari dagokienez.
Hauek dira Eusko Abertzaleak taldetik planteatzen ditugun erronka nagusienak:
- Gipuzkoa, erakargarria irekia eta integratzailea izango den komunitate proiektu baten buru izatea.
- Euskararen garrantzi soziala onartzea eta sustatzea, erakargarri eta herritar guztientzat irekia den komunitatea eratzeko oinarrizko elementu gisa.
- Gure euskerazko kulturaren transmisioa erraztea, sormena eta ekoizpena indartuz.
- Gipuzkoan sorkuntza eta sentsibilizazioa erraztea, gure kultura dinamizatzeko elementu gisa.
- Hedapen kulturala dinamizatzea, jarduerak eta edukiak sozializatuz eta dibulgatuz, beste eragile publiko nahiz pribatuekin koordinatuta.
Gipuzkoan komunitate sentimendua sendotzea lortzeko, bi estrategia nagusi proposatzen ditugu:
- Alde batetik, ikus-entzuneko sorkuntza eta ekoizpen kulturala bultzatzea. Arlo honetan, Tabakalera da gure lehentasuna da eta konprometitzen gara Gipuzkoa, Donostia eta Tabakalera mundu mailako erreferente bihurtzea, ikus-entzunezkoen sorkuntzaren arloan, eta kultur industrien garapenean.
Eusko Jaurlaritzarekin eta udalekin koordinatuta, euskara agertzea, prestigiozko eremuetan eta administrazioen eta hiritarren arteko harremanen esparru estrategikoetan. Horretarako, euskararen ezagutza eta erabilera bultzatuko dugu, bereziki gazteen artean, gaur egungo errealitate sozialera egokitutako elementu erakargarri gisa, eta informazio eta komunikazio teknologiak asko erabiliz.
Euskararen ezagutza handitzearen eta bere erabilera sektore dinamikoenen artean bultzatzearen beharra ikusten dugu, batez ere gazteen artean. Adibidez, “GAZTERIA, EUSKARAZ BIZI!” proiektua bultzatuko dugu, Gipuzkoako gazteria eskualde eta herri bakoitzeko euskararen biziberritzean, hedapenean eta eraberritzean funtsezko eragile izan dadin.
Bide horretan, MINTZOLA Fundazioa izango dugu. Erakunde horren helburu nagusia da ahozkotasunaren inguruko behatokia izatea, dokumentazio, ikerketa eta tailerren fabrikaz gain.
GIPUZKOA MUNDUAN
Bukatzeko, bada aipatu nahi dudan arlo garrantzitsu bat. Eusko Abertzaleak taldearentzat Gipuzkoako gizarte osoaren nazioartertzean sakontzea da helbururik garrantzitsuenetako bat.
Azken urteotan, Gipuzkoako eragile nagusienetako batzuk (enpresak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak) urrats nabarmenak eman dituzte beren nazioarteratze prozesuan aurrera egiteko. Alde horretatik, Gipuzkoak dagoeneko baditu era honetako esperientzia arrakastatsuak; esaterako, Mondragon taldearenak enpresaren arloan, Tecnalia e IK-4 teknologiaren arloan, eta Donostia Physics Center (DIPC) unibertsitatearen arloan.
Arrakastak arrakasta, Gipuzkoak beste urrats batzuk eman behar ditu bere nazioarteratzeko bidean, ondorengo erronka hauek gainditzeko:
• Gipuzkoako enpresen presentzia eskasa da mundu mailan hazteko aukera gehien dituzten merkatu berrietan.
• Gipuzkoako unibertsitateetako irakasle eta ikasle asko eta asko eskas nazioarteratu dira.
• Gipuzkoako kultur eragile eta edukiek oso gutxi hartzen dute parte nazioarteko sare garrantzitsuenetan, sorkuntza eta dibulgazio artistikoari dagokienez.
• Gipuzkoako erakunde eta alderdi politiko nagusienek arazoak dituzte aliantza estrategikoak garatzeko think tank ezberdinekin eta politika publikoen arloan munduko liderrak diren zentroekin.
• Gipuzkoako gizartea, bere osotasunean, gutxi ireki da kanpoaldera, lehiakortasunaren eta ongizatearen inguruko nazioarteko ranking-etan aurreneko postuetan dauden herrialdeekin alderatuz (Suitza, Suedia edo Singapur).
Gipuzkoaren nazioarteratze prozesuaren lehen fasean, helburu nagusia izan da arrakastatsuak izan diren zenbait esperientzia garatzea, Gipuzkoa osora zabaltzeko eta hedatzeko gida eta pizgarri moduan balio dezaketelako.
Gainera, oraingo krisi ekonomikoa dela-eta eskaria nabarmen jaitsi da merkatu espainiarrean eta horrekin lotura estua duten beste merkatuetan; merkatu horietan saldu izan dira betidanik gure produktu eta zerbitzu gehienak. Jaitsiera horren aurrean, Gipuzkoako enpresak behartuta daude hazkunde handiena izan lezaketen beste merkatuetan lehenbailehen sartzera eta, horretarako, gizartearen babesa behar dute, aldeko balioen, jarreren eta jokabideen bidez.
Lurralde bezala nazioartean lehiatzeko gaitasuna izango badugu, ezinbestekoa dugu ingurune globalera gero eta gehiago irekitzea, mugitzea eta konektatzea.
Alde horretatik, neurri eta aliantza berriak bultzatu nahi ditugu Gipuzkoako gizarte osoaren nazioarteratzeari begira, oinarrizkoak direlako Gipuzkoaren etorkizunerako lehentasunezko diren alorrak sustatzeko.
Bukatzeko. Hauek dira Eusko Abertzaleak taldearen ustez Gipuzkoak dituen erronka nagusienei erantzuteko ardatzak; hau da, gure ustez gizartea eskatzen ari dena; eta hau izango da legealdi osoan zehar gure taldeak behin eta berriro defendatuko duen proiektua. Elkarrizketan eta adostasun bilaketan oinarrituko dugu gure lana.
Euskal Herriak itxaropen garaiak bizi ditu. Urte luzeetan amestu izan dugun bakea gertuago ikusten dugu; baino oraindik lan asko dago egiteko. Alderdikeriak alde batera utzi eta adostasun bidetik aro politiko berri honi ekin behar diogu. Horretan ahaleginduko naiz eta horretan ahaleginduko gara.
Eskerrik Asko!
2011/05/06 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: ABERTZALEEN ERANTZUN IRMO ETA ERAIKITZAILEA ERAKUTSI BEHAR DIOGU PSE-PP FRONTEARI
2011/05/06 | GIPUZKOA
2011/05/06 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: IDEIAK ETA PROIEKTUAK PROPOSATUZ, LANARI EKIN BEHAR ZAIO
2011/05/05 | GIPUZKOA
2011/05/05 | GIPUZKOA
2018/08/31 | GIPUZKOA
2018/07/10 | GIPUZKOA
2018/07/03 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibaņez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaņo, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibaņez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona