ONENA EMATEKO GARAIAONENA EMATEKO GARAIA

Bizkaia

Udalerriak

  

Batzar Nagusiak

Bereiztuak...

Hasiera » Bizkaia » Berriak

Berriak

2011/05/18 | BIZKAIA
José Luis Bilbao, Beti gauza guztien kontra egon diren horiek laguntzeko prest dauden egunean, herri hau desberdina izango da
José Luis Bilbao, Beti gauza guztien kontra egon diren horiek laguntzeko prest dauden egunean, herri hau desberdina izango da
Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta EAJ-PNVren foru erakundeko buru izateko hautagaia den José Luis Bilbaok, Bermeo eta eskualde osoa Sollubeko tunela martxan jartzeko konpromisoa bete ez dela esateko kartelez josi izana salatu du, “Busturialdean gezurra esan dogula esateko”.

Ahaldun Nagusiak argitu du atzo bertan Aldundiaren Gobernu Kontseiluak Sollubeko tunelaren eta Bermeoko saihesbidearen behin betiko ibilbidea onartu zuela. “Hori azken pausua da lanok lehiaketa publikoan atera baino arinago, beste pausu bat, etapak beteten” ospatu du Bilbaok. Ondorio bezala hausnarketa bat egin du Bilbaok: “beti guzurretan ibili direnak gezurretan dabilz barriro. Geuk geure konpromisoei eusten deutsegu eta Bermeoko saihesbidea zein Sollubeko tunela aurrera doaz”. José Luis Bilbaok iragarri du lanak aurten hasiko direla, “pankartakoek galerazten ez badituzte behintzat”.

 

Hitz horiekin Bermeo eta eskualde osoa “gezurrez josi” izana salatu du Bilbaok, Sollubeko tunela martxan jartzeko konpromisoa “bete ez dogula esateko”.

 

“Gezurti deitu digute inoiz ezer egin ez dutenek. Ezezkoan bizi direnek” salatu du Bilbaok eta ezker abertzaleari buruz esan du “orain arte ezer positiboan egiteko kapaz izan ez direla, “pankarta bati itsatsita bizi direnek, eurentzako eskubideak eskatu bai, baina besteonak onartu ez dutenek deitu digute gezurti”.

 

José Luis Bilbaok esan du “beti gauza guztien kontra egon diran horiek batzeko prest dauden egunean, laguntzeko  prest dagozan egunean”, herri hau “desberdina” izango dela.

 

Gauzak horrela ondorengo hauteskundeetan “buruarekin bozkatzera” deitu du gizartea, “guztion dirua noren edo nortzuen esku ipiniko dogun erabagiko dogu hemen”. “Bihotzarekin eman behar da botoa, bai. Baina baita buruagaz be” esa ndu Bilbaok. Ondorengo lau

 

 

 

urteetan “suntsipen nazionalean bizi izan direnek” laguntzeko, lan egiteko eta izerdia botatzeko gai ere badirela frogatu beharko dutela esan du.

 

 

Albiste gehiago

Agenda

gehiago >

Irudi galeria

Posta bidezko botoa

Posta bidezko botoa

Onena emateko garaia

  • Sede
    Euzkadi Buru Batzar

    EBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tf.: 944 039 400
    Fax zk: 944 039 415

  • Araba Buru Batzar

    ABB

    Abendaño, 26
    01008 Araba
    Tf: 945 011 600
    Fax zk: 945 011 619

  • Bizkai Buru Batzar

    BBB

    Ibañez de Bilbao, 16
    48001 Bizkaia
    Tf.: 944 039 400
    Fax zk: 944 039 413

  • Gipuzko Buru Batzar

    GBB

    Pinu bidea, 20
    20004 Gipuzkoa
    Tf: 943 11 88 88
    Fax zk: 943 11 88 87

  • Napar Buru Batzar

    NBB

    Zapatería, 50
    31080 Nafarroa
    Tf.: 948 21 19 74
    Fax zk: 948 21 19 96

  • Ipar Buru Batzar

    IBB

    25, rue Thiers
    64100 Baiona