Donostiako ekitaldian Miren Azkaratek, Donostiako Udalerako EAJren hautagaitzaren zerrendako bigarrenak, ere hitz egin du hirian kulturaren eta bereziki Tabakaleraren alde egin behar den apustuaz. Azkaratek azpimarratu duenez, “Tabakalera izango da sorkuntzaren teknologia parkea, I+G+b zentro erreferentea” eta bertako sortzaileentzat nahiz kanpokoentzat “Donostian eta Gipuzkoan egongo da sormena bideratzeko gune erreferente hori”.
Azkaratek gogoan izan ditu azken urteotan Donostian Artelekutik pasata egun munduan zehar dabiltzan artista donostiar, gipuzkoar eta kanpotarrak. “Guztientzat gune aproposa izango da Tabakalera, ikus-entzunezkoen, diseinuaren, arte plastikoen mundu egunetik egunera zabalago horretako produktuak gizarteratzeko gunea izango baita”, Kultura Sailburu ohiak dioenez.
Era berean, hautagai jeltzaleak azpimarratu du “euskarazko sorkuntzari lehentasuna” eman behar zaiola. “Euskal kultura guztiona delako, zuena eta gurea, duela 100 urte Antzoki Zaharraren eta Victoria Eugeniaren eskutik Donostia euskal kulturareren hiriburu izan zen moduan, Tabakaleraren eskutik izango da orain berriro ere euskal kulturaren hiriburu, Euskadira, Europara eta mundu osora begira”, aldarrikatu du Miren Azkaratek.
2011/05/18 | GIPUZKOA
2011/05/17 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: EAJ-PNVk BADU KRISI EGOERA GAINDITZEKO EREDU PROPIOA
2011/05/17 | GIPUZKOA
2011/05/16 | GIPUZKOA
2011/05/16 | GIPUZKOA
2018/08/31 | GIPUZKOA
2018/07/10 | GIPUZKOA
2018/07/03 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona