Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAJko hautagaia, Markel Olanok eta Donostiako alkatetzarako hautagaia, Eneko Goiak bi enpresa bisitatu dituzte gaur Miramon Parke Teknologikoan.
Olanok adierazi du Gipuzkoak ubide eraginkor bat behar duela krisiari aurre egin eta gure erakundeak sendotzeko, eta sozialisten kudeaketak udalak modu kezkagarrian pobretu egin dituela erantsi du.
Egoera politikoari dagokionean, Olanok zalantzarik ez du. “Ahal izanez gero, PSE eta PPk indarrak batuko dituzte abertzaleak erakundeetatik kanporatzeko” eta ezinezkoa dela Gipuzkoa muturretatik eraikitzea esan du pse-pp frontea eta ezker abertzalearen aukerak aipatuz.
Markel Olanok erantsi du Gipuzkoak behar dituen eta EAJk defendatzen dituen proiektu estrategiko eta zientzia eta teknologia azpiegiturek ezin dutela Lurraldean dauden jarrera antagonikoen menpe egon. Beraz, “lidergo instituzional sendo bat beharrezkoa da” Gipuzkoan alor politiko, ekonomiko eta sozialean akordioetara heltzeko gai izango dena. EAJ-PNV lidergo hori gauzatzeko prest dago “gizartearen gehiengoaren borondatea errespetatuz, lidergo gabeziak Gipuzkoaren etena edo atzera pausoa ekar dezakeelako”.
Olanoren ustez, Gipuzkoa oparo, moderno eta solidarioa izateko, beharrezkoak ditu bakea, azpiegitura lehiakorrak eta bete beteko inplikazioa eskatzen duen kudeaketa”.
“Aspektu guztietan,politikoan eta sozio-ekonomikoan,kementsu jardun behar dugu lanean,eta bi erronka nagusiak lideratzeko dagoen aukera eraginkorrena EAJ-PNV da. Gure erreferentea Europa dugu, eta iparrera begiratu behar dugu anbizio politiko eta ekonomikoarekin, lehiakortasunari dagokionean, Gipuzkoa eskualde aurrenetarikoen artean kokatu nahi badugu”.
I+G inbertsioan, Gipuzkoa lehen mailan
Diputatu nagusia eta hautagaia, Markel Olanok berrikuntza, zientzia eta teknologiaren inguruan proposatzen duena azaldu du, aurretik, hausnarketa laburra eginez. “Gipuzkoan berrikuntzaren aldeko kultura barneratuta dago, eta estatistikoki frogatuta”. BPG/I+Gean %2,45ko inbertsioa gauzatzen dugu, Europako bataz bestekoaren gainetik (%1,90) eta Alemaniako herrialdeetako ratioekin parekatuta (%2,63).
“Honetan ere lurralde orekaren alde egin dugu eskualdeak eurak baitira berritzaileak”. Donostiako Miramon gunearekin batera badira eskualdeetan bestelako hainbat berrikuntza gune, besteak beste, Garaia Debagoienan, Goierriko berritze Gunea, edo Debabarrenan ezagutza eta garapen teknologikoa uztartzen dituen lankidetza guneak. Etorkizunera begira, Miramongo parkearen zabalkuntza Bidasoako eskualdean egingo da Zubietako Parke Teknologikoa izango dena.
Gipuzkoan Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarean 51 zentro daude, I+G jardueretara atxikita 5.400 lagun baino gehiago ari dira eta oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzeari dagokionez, Euskadin 2009an garatutako 102 proiektuetatik 58 Gipuzkoan egin ziren. “Jakintzaren aldeko apustuaren frogak dira” adierazi du Olanok.
Enpresetan ezagutza transferitzeko plana
Etrokizunera begira eta zientziaren inguruko produktibitate adierazleak hobetze aldera, koordinazio eta lankidetza handiagoa beharko da zientzia-teknologiko, ezagutza eta enpresen artean.
Horretarako, EAJ-PNVk, besteak beste, honakoak proposatzen ditu: Gipuzkoako jakintza agenteek enpresetara (batik bat ETEetara) teknologia eramateko programa bat garatzea; zentro teknologikoen programa eta diru-laguntzen monitorizazioa eta segimendua egiteko sistemak jarriko ditugu martxan, eta ebaluazio irizpide berriak erabiliko ditugu, lurraldean sortutako itzulkinaren arabera, eta Gipuzkoarentzat interesgarriak diren eskualdeekin lankidetzan arituko gara.
2011/06/23 | GIPUZKOA
2011/06/01 | GIPUZKOA
EAJ-PNV TRASLADA A BILDU QUE SU "PREOCUPACION SON LAS APUESTAS BASICAS QUE DEBE AFRONTAR DONOSTIA"
2011/05/26 | GIPUZKOA
2011/05/25 | GIPUZKOA
2011/05/24 | GIPUZKOA
2018/08/31 | GIPUZKOA
2018/07/10 | GIPUZKOA
2018/07/03 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona