Joseba Egibar, GBBren presidenteak ohartarazi du datorren maiatzaren 22a “ospakizun eguna” izan behar dela, inola ere ez “damu eguna”. “Ezin da gertatu orain bi urtekoa; ezin da euskaldunik egon EAJri botoa eman ez izateaz damutuko denik, Alderdi Sozialistak eta PPk beren ituna diputazioetara eta udaletara daramatela ikusiz”, azaldu du. “Garaiz gaude horrelakorik gertatzen ez uzteko”, erantsi du.
Eibarren egindako mitinean, Egibarren iritzirako “oso egokia da” oroitaraztea “ezkutuko akordioez hitz egiten dutenei” –alegia, ezker abertzaleari–, “2001eko hauteskunde kanpainan esaten zutena: berdin ziola Mayor Oreja edo Ibarretxe izatea lehendakari; eta, orain bi urte zioten, igual ziola Ibarretxe izan edo Lopez”. “Ez zion berdin, eta ez da gauza bera; ez dio igual Diputatu Nagusi Markel Olano izatea edo Lopez-Basagoiti bikotea izatea, Buen eta Cano, alegia, izan ere ez da egia ‘zenbat eta okerrago orduan eta hobeto’, alderantziz, zenbat eta okerrago orduan eta okerrago”, azpimarratu du.
Egibarrek nabarmendu du batzuk gaur dauden tokira iristeko jira eta bira ibili diren artean siglak aldatuz, azken hamarkadetako EAJren ibilbidea ez dela horren konplikatua izan. “Ez da horren konplikatua izan, hasieratik argi izan dugulako Herri bakarra daukagula, bakarra; geure hizkuntza daukagula, euskara; eta etorkizuna eraiki nahi dugula euskal herritar guztientzat justizia sozialean oinarritua”, esan du. “1977an, argi eta garbi esan genuen indarkeria eta politika ezin zirela uztartu eta ez zirela elkarren osagarri; eta sigla hauek guztiek hainbeste jira-buelta eman dute, hain zuzen, hasieratik ez dutelako argi izan gurea bezalako herri txiki batek bide politiko eta demokratikoetatik bakarrik irabaz dezakeela etorkizuna”, gaineratu du.
Joseba Egibar, GBBren presidentearen arabera, “azken hamarkadetan Herri honek hartu dituen erabakiak –EAJ buru dela eta gizartearen gehiengoa aldeko– ezagun izango direla etorkizunean”. Beraz, giza eskubide guztien defentsa eta Euskal Herria izan badela aitortzea dira, hain justu, urteotan EAJk bere estrategia oinarritzeko izan dituen bi ardatzak. “Eta apustu bikoitz hori dugu Herri hau dagoen tokira ekarri duena”, ziurtatu du.
Egibar konbentzituta dago “Alderdi Popularrak eta Alderdi Sozialistak osatzen duten frenteak bere ituna diputazioetara eta udaletara zabaldu nahi duen honetan, EAJ dela hori geldiarazteko gauza den alderdi bakarra”. Hala, “botoaren indarra” aldarrikatu du “Alderdi Sozialistak eta PPk Herri hau nor dela onar dezaten eta errespetatu beharrekotzat har dezaten, ez kontrolatu beharrekotzat”.
Bestetik, oraingo krisialdian ez da nahikoa asmoak iragartzen aritzea, baizik eta kudeatzen jakin behar da, esan du. “Kudeatzailerik onenak behar ditugu euskal gizartea aurrerabidean jartzeko”.
“Bi arloak –kudeatzeko gaitasuna, ondo ezagun duguna, eta Euskal Herria eta bere erabakitzeko eskubidea errespetatzea– giltzarri dira etorkizunerako; eta, une honetan, EAJ da ezaugarri hauek hobeki betetzen dituen alderdi politikoa”, laburbildu du. “Garaiz gaude, gure botoa da gure indarra; 22ko gaua ospakizun gau izan behar da; guztion artean etorkizuna irabaziko dugu”, amaitu du.
2011/05/17 | GIPUZKOA
MARKEL OLANO: EAJ-PNVk BADU KRISI EGOERA GAINDITZEKO EREDU PROPIOA
2011/05/17 | GIPUZKOA
2011/05/16 | GIPUZKOA
2011/05/16 | GIPUZKOA
2011/05/16 | GIPUZKOA
2018/08/31 | GIPUZKOA
2018/07/10 | GIPUZKOA
2018/07/03 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
2018/06/14 | GIPUZKOA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona