Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta foru erakundea kudeatzen jarraitzeko EAJ-PNVren hautagaiak Herrialde Historikoa berrikuntzara, teknologia berrietara eta ezagutzara eraman duten planteamenduen balorazioa egin du.
“Gure helburuaren oinarrian dago gaur ereitea biharkoan batzeko. Gaurko ogia bilatzea, baina baita biharkoa ere. Eta martxan jarri genituen ideiak, egitasmoak eta ekimenak, apurka-apurka gauzatu direnak”. Bilbaok San Mameseko kanpus teknologikoa, Amorebietako AIC zentroa, Plentziako itsas gunea, Urdaibaiko hegaztien behatokia eta Biscaytik, informazio eta ezagutza teknologien mundu mailako erreferentzia.
“Berrikuntza da gakoa” berretsi du. Foru Ahaldun Nagusiak lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua egiten du. Zentzu honetan, hauek dira aipatu dituen planteamendu eta ekimenak: Bilbo-Bizkaia aliantza estrategikoa. Nazioartetzea eta aukerak erakartzea, Bizkaiko sorkuntza eta diseinu enpresei bultzada ematea eta Mendata, Burtzeña, Sestao Bai, Ibarzaharra, Balmaseda, Getxo, Gernika, Urduña, Trapagaran eta Urdulizko Enpresa Parkeak eta Elkartegiak.
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak gogora ekarri du 80. eta 90. hamarkadetako krisien ostean EAJk ekonomia eta enplegua berreskuratzeko erakutsi zuen gaitasuna. “Labe Garaietan 12.000 langile zeuden. Sektorea hondoratu zen eta lanpostuak desagertu egin ziren. Gaur egun, Altzairugintza Konpaktuan 400 langilek garai haietan 12.000 pertsonek produzitzen zuten altzairua produzitzen dute. Beste aldetik, Labe Garaiek funtzionatzen zutenean, ganadua zegoen gaur egun Parke Teknologikoa dagoen larretan”.
BiscayTIK
Biscaytik egoitzan, Bake Eder gunean, Foru Ahaldun Nagusiak helbide elektroniko propioa sortzeko ekimen gisa sortu zen proiektua aipatu du; konplexu teknologikoa eraikitzea eta administrazio ezberdinekin tramiteak “etxetik irten gabe” egiteko Ataria egitea.
“200 pertsona ari dira BiscayTIK egitasmoan” aldarrikatu du Bilbaok. Iragarri duenez 14 urtetik gorako 65.000 bizkaitar dira Bizkaia.eu domeinuko e-helbidea dutenak . Honek balio erantsiko bestelako zerbitzuak jasotzeko “pasaporte digital” izaera ere badu, besteak beste Internet bidezko prestakuntza ikastaroak, aisialdi aukerak edo Internet bidez udalekiko harremanak mantentzea.
“Gainera, hiritarrek gehien erabiltzen dituzten 17 gestioak egin daitezke jada eta laster 100 tramite administratibo egin ahal izango dira”. Bilbaoren esanetan 70 eta 8 mankomunitate sartu dira BiscayTIK egitasmoan “ beren zerbitzuak udal web guneak eguneratzeko prozesuan, hiritarrari administrazioarekiko tramitazio elektronikorako aukerak emateko helburuarekin” .
2024/04/18 | BIZKAIA
2024/04/17 | BIZKAIA
2024/04/15 | BIZKAIA
2024/04/14 | BIZKAIA
2024/04/12 | BIZKAIA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona