Bizkaiko gizartea gonbitatuta Bilboko Ensanchean izan den ekitaldian, Bizkaiko Ahaldun Nagusi eta Aldundiko buru izateko EAJ-PNVren hautagaiak gizartea bat egitera deitu du “aurrera egin ahal izateko”
Ekonomia alorreko, kulturako, kiroletako, politikao eta bestelako esparruetako jende esanguratsuaren aurrean, José Luis Bilbaok iraganeko garai latzak ekarri ditu gogora; birmoldaketak, desertifikazino industriala, langabezia-tasa ikaragarriak… gogoratu ditu. “Beti aurrera egin dugu, gaur ere bai, eta, beti bezala danok batera irten behar dugu egoera honetatik” ziurtatu du. “Elkarrekin, langileak
eta enpresaburuak. Merkatariak eta enplegaduak. Autonomoak eta pentsiodunak. Maisuak eta andereñoak. Ikasleak eta lanbakoak. Gazteak eta edadekoak…”
Traineru bat izango balitz bezala, Bizkaiak esku guztiak behar dituela esan du “norabide berean arraun egin eta itsaso zabalera irtetzeko”. Bilbao eta Bizkaiarekin aukera berriak bilatzeko beharrizana azpimarratu du eta Guggenheim ere aipatu du horren harian, “aukera barriak bilatzeko, Guggenheim-en faroa biztuta, ondoizate gehiago erakartzeko, hobeto biziteko”.
Ahaldun Nagusia Bilbao-Bizkaiaren aliantza mantentzearen aldekoa ere bada “nahi dugun aliantza bakarra Bilboren eta Bizkaiaren artekoa da. Kudeaketa publikoan konfiantza, segurtasun osoa eta zorroztasuna nahi duten milaka eta milaka andra eta gizonen arteko aliantza”.
Bilbaoren ustez gaurko eta biharko balioak jakintza, teknologia, berrikuntza eta elkartasuna dira. “Elkartasuna txarto pasatzen dabilzanak mantentzen dituzten familiekin, elkartasuna inor atzean ez geratzeko amaitu du laguntza sozialak behar dituztenak eta gizarteko kaltetuenak gogoratuz.
2011/05/17 | BIZKAIA
José Luis Bilbao: Lehenengo sektorerik gabe, Bizkaia, Euskadi, ez lirateke berdinak izango.
2011/05/17 | BILBO
2011/05/16 | BILBO
2011/05/15 | BIZKAIA
José Luis Bilbao: Maiatzaren 22an gure interesen defentsa noren esku utziko dugun dago jokoan
2011/05/15 | BILBO
Enplegua eta jarduera ekonomikoa. Punta Zorrotza garatzen hastea
2024/11/23 | BIZKAIA
2024/04/18 | BIZKAIA
2024/04/17 | BIZKAIA
2024/04/15 | BIZKAIA
2024/04/14 | BIZKAIA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona