1. Barrutia
Deustu, San Ignazio-Ibarrekolanda eta Arangoitiren garaia
- Done Petri Plaza birmoldatzeko lanak hastea, Deustuko ‘Auzo bihotza’ izan dadin.
Ramon y Cajal kalea eraberritu eta atzean dagoen trenbide zaharrean lur gaineko aparkalekua eratzea.
- Luis Power kalea eraberritzea.
- Blas de Otero kalea eraberritzeko lanekin aurrera jarraitzea.
- Deustuko Zubia hobetzeko lanekin aurrera jarraitzea, egitura irekitzeko gaitasuna bere horretan mantenduz.
- Deustuko argiteria hobetzeko lanekin aurrera jarraitzea.
- Agirre Lehendakaria Etorbidea hobetzeko lanak bideratzea.
- WIFI eremu berria sortzea Hizkuntza Eskola eta Done Petri Plazaren inguruan.
- Botikazarreko parkean dagoen patinaje-pista berritzea.
- Botikazarren haurrentzako jolas-gune estalia egitea.
- Arangotin oinezkoentzako eremua eraberritzeko lanekin aurrera jarraitzea.
- Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean jardutea Arangoitiko igogailua berrerabili eta abian jartzeko, auzorako sarbide merkanikoa bermatzearren.
- San Ignazion “Auzo bihotza” sortzea, Levante Plaza eta Agirre Lehendakariaren inguruko merkataritza eta jarduera soziala dinamizatzeko.
- Levante Plaza eraberritzea.
- Juan Antxeta kalea eraberritzeko lanekin aurrera jarraitzeko aukera aztertzea, 12, 14 eta 16 zenbakien inguruan.
- Orixe kalea asfaltatzea.
- San Ignazioko eskolan dagoen Haurreskolari gehitutako eremua zabaltzea.
- Haurrentzat estalitako jolas-gunea sortzea San Ignazio auzoan.
- Industri Ondarearen Euskal Elkartearekin elkarlanean jardutea Elorrietako “Ponpa-etxea” berreskuratu eta erakusgai jartzeko.
- San Ignazion Argiteria Hobetzeko Planarekin aurrera jarraitzea.
- San Ignazioko ‘etxe sindikaletako’ jabeekin elkarlanean jardutea barruko plazak hobetzeko.
- San Ignazion irisgarritasun planarekin aurrera jarraitzea, espaloiak beheratuz eta zebrabideak antolatuz.
2. Barrutia
Uribarri, Matiko. Castaños eta Zurbaranbarriren garaia
- Uribarri-Goikoan Goiko Auzoetarako Plana osatzea, argiteria, asfaltoa, hiri-altzariak, hormak etab. hobetzeko lanekin aurrera jarraituz.
- Castaños, Matiko, Loruri, Etxezuri Bidezidorra, Asuncion eta gainerako eremuetako ingurunea hobetzeko planekin aurrera jarraitzea.
- Trafikoa, sarbideak, aparkalekuak eta Bilbobusen zerbitzuak berrantolatzeko aukerak aztertzea Metroaren 3. Linea abian jartzen denerako.
- Ohiko bitarteko mekanikoez Metroaren 3. Lineako geltoki guztietarako sarbidea erraztea, eta bereziki Tiboliko Geltokian, Castañosetik sartuta.
- Matikon Metroaren 3. Linea lurpean ibiliko dela aprobetxatuz, aisia-jarduerak egiteko moduko oinezkoentzako ardatza sortzea Salbetik Uzturre Plaza eta Uribarri Plazaraino. Horrekin batera, Lezamako Trenbide Zaharra birmoldatu eta begiratokiak jartzea, argiteria, hiri-altzariak etab. berrituz. Bi eremu hauek lotu eta seinaleztatuko dira, auzokoentzako pasealeku zabala eratzeko asmoz.
- Bilbo-Lezama trenbidearen desagerpena bultzatzea Eusko Jaurlaritzaren aurrean, eta Metroaren 3. Linea abian jartzean jarduerarik gabe geratuko den eremu horretaz baliatzea Rikardo Arregi eta Montaño lotzeko eta aparkaleku berriak sortzeko.
- “Auzo bihotza” eratzeko proiektua aurrera ateratzea, Panera, Trauko, Uribarri, Matiko eta Tiboli-Castaños lotzen dituen ardatzean merkataritza, enpresa-jarduna eta bizitza sozial eta kulturala mantendu eta garatzeko asmoz.
- Harritxoen parkea amaitzea, bizilagunek lursailaren lagapena eginda.
- Artxandako futbol-zelaia hobetzeko lanekin aurrera jarraitzea: belarra, aldagelak, tribunak, ondoko eremuen kirol aprobetxamendua, etab.
- Gaztelekun, auzoari zerbitzuak ekarriko dizkion jarduketa urbanistikoa hasteko aukera azterketa.
- Zurbaranbarriko Goiko Auzoen Planarekin aurrera jarraitzea.
- Sarrikue, Remar, Begoñalde eta Ugarteburuko bizilagunekin elkarlanean jardutea eremu horien lagapena egin eta urbanizazio lanak abiarazteko.
- Goiko auzoetarako irisgarritasuna hobetzeko aukerak aztertzea.
- Umeentzako jolas-gune berriak sortzea, estalitako eremua barne.
- Oztopo arkitektonikoak kentzen eta espaloiak beheratzen jarraitzea.
- Andra Maria eta Lezamako Trenbide Zaharra kaleetan lur gaineko aparkaleku-kopurua handitzea.
- Zurbaranbarrin aparkatzeko eremu publikoak sortzeko era berriak aztertzea.
- Ugaz Parrokoa kaleko tunelean argiteria eta segurtasuna hobetzea.
- Zabalbideko errepidean oinezkoen segurtasuna hobetzeko neurriak aztertzea.
- Auzoko Wifi eremuak zabaltzea.
- Lezamako Trenbide Zaharra hobetzea, kaleko hormak hobeko aukera ere aztertuz.
- Artxanda aisialdi-eremutzat sustatzea, bizikleten erabilera erraztuko duten azpiegiturak sortuz.
- Bilbobuseko lineak berrantolatzeko aukera aztertzea, Metroaren 3. Linea martxan jartzen denerako.
- Markesina jartzea Lezamako Trenbide Zaharrean.
- Mallonako futbol-zelaiko instalazioen hobekuntzarekin aurrera jarraitzea.
- Etxebarria parkeko hobekuntzekin aurrera jarraitzea, umeentzat estalitako jolas-eremua sortuz.
3. Barrutia
Txurdinaga eta Otxarkoagaren garaia
-Auzoa hobetzeko Imajinatu Otxarkoaga partaidetza-proiektua hedatzen jarraitzea.
- Gizabidea eta elkarbizitza lantzeko programak garatzea, ondasun publikoen erabilera egokia eta auzokideenganako errespetua sustatuz.
- Otxarkoagan “gatazkak konpontzeko” lana indartzea, gizarte nahiz auzo alorreko gatazka-egoerei aurre egiteko.
- Gazteak, ama gazteak, hirugarren adinekoak eta arriskuan egon daitezkeen bestelako kolektiboak babesteko ekimenak aztertu eta planteatzea.
- Udal Etxebizitzak erakundeak hutsik dituen lokalak artista gazteek lantokitzat erabiltzeko aukera aztertzea.
- Metroaren 3. linearen iritsierari begira, Kepa Enbeita plaza egokitzea, Otxarkoagako “Auzo-bihotza” bihurtzeko asmoz.
- Otxarkoagan lur gainean aparkatzeko plaza-kopurua areagotzea.
- Julian Gaiarreko plazak urbanizatzea, auzokoek lursailak lagatu ostean.
- Otxarkoagan irisgarritasuna hobetzen jarraitzea, arrapalak eta igogailuak bezalako elementu mekanikoen instalazioa aztertuz.
- Txurdinagan boulevard berri bat sortzea, Begoñazpitik Europa Parkeraino.
- Garai Lorategian estalitako jarduera-eremua eratzeko aukerak aztertzea.
- Jabeekin elkarlanean jardutea, Txomin Garateko arkupeak hobetzeko.
- Bilbobusek barrutian dituen lineak berregokitzea Metroaren 3. Linea abiarazten denerako, Julian Gaiarretik irisgarritasuna sendotzeko asmoz.
- Txurdinagako “Auzo bihotza” sortzea Julian Gaiarreko merkataritza-eremuan.
- Argiteria hobetzea Jesus Galindez eta Ondarroa kaleetan eta Julian Gaiarreko futbol-zelaiaren inguruan.
- Txurdinagan lur gaineko aparkaleku-kopurua areagotzea.
- Espaloiak beheratuz eta Txurdinagako irisgarritasun-plana amaitzea.
4. Barrutia
Santutxu eta Boluetaren garaia
- Federico Etxebarria eta Felipa Zurikalday etxaldeen eraberritze integrala, Santutxuko Hockey taldeari behin-betiko alternatiba eskainiz, Txurdinagako polikiroldegian ahal izanez gero.
- Basarrate “Landa” plaza eta ingurua eraberritzea.
- Santutxuko erdialdeko eremuren batean haurrentzako jolas-eremu estalia sortzeko aukera aztertzea.
- San Joakin auzoan lur gaineko aparkalekua eraikitzeko aukera aztertzea eta irisgarritasuna hobetzea.
- Resureccion Maria de Azkue, Santa Luzia, Santa Zezilia, Juan Viar... kaleak hobetzeko lanak.
- Indalecio Prieto kalean abiadura moteltzeko sistemak aztertu eta hobetzea.
- Laurencin Markesa kalea hobetzea.
- Fika kalea hobetzeko aukerak aztertzea.
- Karmelo Plazaren hobekuntza estetikoa.
- Santutxun “Auzo bihotza” eratzea, merkataritza eta bizitza ekonomikoa, sozial eta kulturala dinamizatzeko.
- Luis de Etxebarria plazako bizilagunekin elkarlanean jardutea argiteria publikoa hobetzeko.
- Landaburu Baserria bezalako kaleetan Argiteria Hobetzeko Planarekin aurrera jarraitzea.
- Begoña auzoan Argiteria Hobetzeko Planarekin aurrera jarraitzea.
Haro Plazako egoiliar-jabeei berrurbanizazioa egiteko aukera erraztea, dirulaguntza ekonomikoa eta laguntza teknikoaren bitartez.
- Ricardo Bastida eremuko egoiliar-jabeei berrurbanizazioa egiteko aukera erraztea, dirulaguntza ekonomikoa eta laguntza teknikoaren bitartez.
- Juan Irigoyen eta Larroque Margolaria kaleak hobetzeko aukera erraztea bertako egoiliar-jabeei, dirulaguntza ekonomikoa eta laguntza teknikoaren bitartez.
5. Barrutia
Zazpi Kaleak, Atxuri, Solokoetxe, Abusu, San Frantzisko, Zabala, San Adrian eta Miribillaren garaia
- Erriberako Merkatua birmoldatzeko lanak amaitzea, Zazpi Kaleetako merkataritza sustatzeko moduko ekipamendu bihur dadin.
- Zazpi Kaleetan eta Atxurin hutsik dauden lokalen merkataritza-aukerak eta okupazioa hobetzeko plana garatzea.
- Espazio Publikoa mantentzeko Plan Espezifikoa garatzea, Zazpi Kaleetako bizitza-kalitatea eta habitagarritasuna bermatzeko.
- Atxurin eta Solokoetxen kirol anitzetarako kantxa estaliak eratzeko aukerak aztertzea.
- Umeentzat estalitako jolas-eremua eratzea Areatzan.
- Zabalbide kaleko lehen tarteunean arrapala mekanikoa instalatzeko aukera aztertzea.
- Iturribide kalea eraberritzea.
- Gayarre plaza hobetzea.
- Zazpi Kaleetan oinezko-erabilerak hobetzeko plana abian jartzea.
- Abusu auzoa eta Abusu Ikastola lotzen dituen zubia babestea, oinezkoentzako bide bat estaliz.
- Abusuko liburutegiaren ordutegia luzatzea.
- Abusun haurrentzako jolas-gune estalia egitea.
- Abusuko Ibaieder Parkean adinekoek “ariketa fisikoak” egiteko gunea jartzea.
- Abusuko Udaltegia hobetzea.
- Buiako argiteriaren hobekuntza integrala.
- Abusuko futbol-zelai berriaren eraikuntza amaitzea, kutsaturiko lurzoruak garbitzeko lanak osatu ondoren.
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin elkarlanean jardutea, Juan Delmas ikastetxeko kirol instalazioekin batera, Abusu auzoarentzako Haurreskola berria kokatzeko.
- Malmasin kaleko argiteria eta ingurunea hobetzea.
- Zamakola kaleko hormaren hobekuntza estetikoa, Abusuranzko sarbidean.
- Miribillan kontrol eta segurtasun neurriak bultzatzea, Bilbao Arenan eta Frontoian jarduerak edo kirol probak antolatzen direnean.
- Euskal Jaurlaritzarekin elkarlanean jardutea, Miribilla-San Adriango Osasun Zentroa eraikitzeko.
- Udal Etxebizitzak erakundeak Goikotorren dituen lokalen balizko erabilerak aztertzea.
- Miribilla eta San Adrian auzoetako bizilagunentzat aparkaleku berriak eraikitzeko aukerak sustatzea.
- Umeentzat estalitako jolas-gunea eratzea Miribillan.
- San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Plan Berezia birdefinitzea.
- San Frantzisko eta Zabalako merkataritza tradizionala hobetzeko plana.
- Tranbia San Frantziskon zehar luzatzearen alde apustu egitea.
6. Barrutia
Abando eta Indautxuren garaia
- Zabalguneko aparkalekua berregokitzea, Colon de Larreategi kalean oinezkoen joan-etorrien jarraikortasuna erraztuko duten sarbide berriak sortuz.
- Zabalguneko Plaza birmoldatu eta eremu osoa berrantolatzea, atsedenerako leku gehiago lortu eta - Zabalgune Eraikinarekiko loturak hobetzeko.
- Pio Baroja Plazan haurrentzako jolas-gune estalia egitea.
- Ingelesen Landan Abandoibarrako parkea amaitzea.
- Uribitarteko kaian, era askotako jarduerak egiteko moduko erabilera anitzeko egitura estalia jartzeko aukera aztertzea.
- Gregorio de la Revilla kalea oso-osorik eraberritzea Indautxu eta Campuzano plazen artean.
- Iparragirre kaleari tratamendu estetikoa ematea Guggenheim Museotik Kale Nagusirainoko eremuan.
- Jabeekin elkarlanean jardutea Estrauntza kalea hobetzeko.
- Maria Diaz Haroko kalea birmoldatzeko lehen fasea hastea.
- Iberdrola Dorreko eta BBVA Dorreko jabeekin elkarlanean jardutea, eraikin hauek enpresa-gune bihurtu eta eremua Bilboko barruti ekonomikotzat sendotzeko asmoz.
- Abandon eta Indautxun ibilgailu partikularraren senezko erabilera bultzatzeko neurriak aztertzea, habitagarritasunaren mesedetan.
- Abiadura Handiko Trenaren iritsieran eta Abandoko geltoki berriaren proiektua zehaztu eta gauzatzeko ahaleginean laguntzea, garraiobideen arteko integrazioaren mesedetan, tren-zerbitzu desberdinak, hiri barruko eta hiri-arteko autobusak eta txandakako aparkalekuak uztartuz.
- Abandon eta Indautxun argiteria hobetzeko planarekin aurrera jarraitzea.
- Abandon eta Indautxun umeentzako jolas-gune gehiago sortzea.
- Garcia Rivero kaleko bizilagunekin, merkatariekin eta ostalariekin lanean jarraitzea, kalea hobetzeko behin-betiko jarduketa zehaztearren.
- Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean jardutea, Sabino Arana kaleko biaduktua eraitsi eta inguru berriaren urbanizazioa definitzeko.
- Gobernuaren Ordezkariordetzarekin elkarlanean jardutea, Indautxuko komisaldegiaren ingurua duintzeko.
- BilbaoAlhóndiga zentroaren erabilera osagarriak bultzatzea, Abando eta Indautxuko bizitza sozial eta kulturala dinamizatzeko.
- Barrutiko jarduera sozialak eta kulturalak areagotzea, programak garatzea erraztuko duen kokaleku egokia eta egonkorra bilatuz.
7. Barrutia
Errekalde, Ametzola, Irala, Peñaskal eta Betolatza-Uretamendiren garaia
- Auzoko ekipamenduak berrantolatzea, Errekaldeberriko etxebizitza berrietan kokatutako Errekaldeko Auzo Etxe berriaren irekieraz, jubilatuen etxea Gordonizeko egungo udaltegira eramanez.
- Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean jardutea, Errekalde, Irala eta Zabalbururi zerbitzua emango dion Metroaren 4. Linea aurrera ateratzeko.
- Errekaldeko Tolosa etxaldeko urbanizazioari berrekitea, esparru publikoaren lagapena eginez gero.
- Lur gaineko aparkalekuak antolatzeko lanak amaitzea Tolosa etxaldea eta A-8 autobidearen ondoan.
- Errekalde Plaza hobetzea: altzariak, argiteria, umeentzako eta adinekoentzako jolas-guneak.
- ‘Lemoa zelaian’ erabilera anitzeko eremu estalia eratzea auzoan egiten diren jardueretarako.
- A-8 autobidearen azpian dagoen bigarren frontoiaren erabilera aztertu eta ingururako alternatibak planteatzea.
- Hirigintza alorrean Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean jardutea, Gardeazabal-Peñascalen etxebizitza berriak eraiki eta auzo honetako irisgarritasun eskasa eta duintasunezko etxebizitzarik eza konpontzeko.
- Ingurubide kalean sarbide eskasa duten etxebizitzetarako irisgarritasuna hobetzeko neurriak aztertzea.
- ‘Pacheca Parkea’ eta Betolatza Parkea hobetzea.
- Bilbao Ria 2000rekin elkarlanean jardutea Ametzola eta Irala lotzeko.
- Iralako Udaltegia berrantolatzea.
- Ametzola Plaza hobetzea.
- Irala auzoko trafikoa lasaitzen jarraitzea.
- FEVErekiko elkarlanari eustea, Errekalde eta Iralako trenbideak lurperatu eta ingurua berrurbanizatzeko, Errekalde eta Bilboko erdialdearen arteko lotura erraztuz.
8. Barrutia
Basurtu, Olabeaga, Zorrotza, Altamira, Masustegi, Mintegitxueta eta Kastrexanaren garaia
-Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean jardutea, Sabino Aranako biaduktua kendu eta eremu berriaren urbanizazioa definitzeko.
- San Mames Barriarekin elkarlanean jardutea futbol-zelai berria amaitzeko.
- San Mames Barria estadioaren barruan udal kiroldegi berri bat eratzea.
- Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Bilbao Ria 2000rekin elkarlanean jardutea San Mamesen Bilboranzko errepide-sarrera berria amaitzeko.
- Basurtu eta Olabeagaren arteko lotura hobetzea Bentosa Bidean.
- EHUrekin elkarlanean jardutea, Basurtuko Campus Politeknikoa handitzeko proiektua gauzatzeko.
- EHUrekin elkarlanean jardutea, Medikuntza Fakultate berriak Basurtun izango duen kokapen-eremua zehazteko.
- Termibuseko gaur egungo autobus geltokia birmoldatzea.
- Bilbao Ria 2000rekin elkarlanean jardutea, Garellanoko etxebizitza-proiektua definitu eta gauzatzen hasteko.
- Renferen lehengo trenbideaz baliatuta, Olabeagarako sarbideak osorik hobetzea.
- Olabeaga auzoa osorik eraberritzeko Planarekin aurrera jarraitzea.
- Etxebizitzak berregokitzeko Surbisako planetan Olabeaga sartzeko aukera bultzatzea.
- Igogailua eraikitzea, Olabeagako Udaltegirako irisgarritasuna hobetzeko.
- Zorrotzan “Auzo bihotza” sortzea; auzoko gizarte-jarduerak eta merkataritza dinamizatzeko.
- Zorrotzako merkataritza-eremuaren berrikuntzarekin aurrera jarraitzea Untziola eta Abaro Estrata kaleetan.
- Zorrotzan estalitako jolas-eremua jartzea.
- A-8 autobidearen behealdeko oraingo jolas-gunean lur gaineko aparkalekua egitea.
- Zorrotzako argiteria hobetzeko plana osatzea.
- “Punta Zorrotzako” proiektu urbanistikoa garatzea auzoa zabaltzeko, etxebizitza-eremu berriak sortzeko eta teknologia-zentroa eratzeko.
- “Punta Zorrotzako” plana aurrera ateratzea hiltegiaren gaur egungo instalazioetan, enpresa-eremu baten ezarpena bizkortzeko.
- Zorrotza eta Kastrexana zeharkatzen dituen FEVEko trenbidearen ustiapena Euskadira ekartzea, auzoak Abandorekin era eraginkorrean lotuko dituen tren-zerbitzua antolatu ahal izateko.
- Zorrotzako kiroldegiko aldageletan hobekuntzak egitea.
- Eusko Jaurlaritzarekin eta Barakaldoko Udalarekin elkarlanean jardutea, Zorrotza eta Kastrexanako industriak sortzen dituen usain txarrak eta ingurumen-kutsadura murrizteko plana garatu ahal izateko.
- Hobekuntzak egitea Kastrexanako eskolen inguruan eta geltokia plazarekin lotzen duen pasealekuan.
- Kastrexanako eskola zaharrari eman ahal zaizkion erabilera ezberdinak aztertzea.
- Kastrexanan Wifi eremua sortzea.
- Kastrexanako markesina birmoldatu eta autobus geltokien inguruko argiteria hobetzea.
- Masustegin eta Mintegitxuetan Goiko Auzoen Planarekin aurrera jarraitzea.
- HAPNa aldatzea, Masustegi eta Mintegitxuetako etxebizitzak urbanistikoki integratu eta antolamenduaren barnean egon daitezen.
- Masustegiko eraikuntzetan jabego pribatua erregularizatzea.
- Masustegi berrurbanizatzeko planarekin aurrera jarraitzea, segurtasunari eta oinarrizko sareei lehentasuna emanez.
- Masustegin eta Mintegitxuetan lur gaineko aparkaleku txikiak eratzeko aukerak aztertzea.
- Mintegitxuetan Bilbobuseko lineen mugikortasuna hobetzea.
- Altamiran aparkalekuak sortu eta haurrentzako jolas-guneak egiteko aukerak aztertzea.
2011/06/13 | BIZKAIA
Es el momento de impulsar el diálogo sin que nadie tenga que renunciar a sus ideas
2011/06/10 | BIZKAIA
Iñaki Azkuna distribuye el resto de las 14 subáreas en sociedades dependiendo de cinco concejales
2011/05/24 | BIZKAIA
Ibon Uribe: Es el momento de construir pueblo y también país
2011/05/24 | BIZKAIA
Además de por unas siglas, Mundaka ha optado sobre todo por unas personas
2011/05/24 | BIZKAIA
Hemos obtenido el tercer mejor resultado de la historia en Amorebieta
2024/04/18 | BIZKAIA
2024/04/17 | BIZKAIA
2024/04/15 | BIZKAIA
2024/04/14 | BIZKAIA
2024/04/12 | BIZKAIA
Sede
Euzkadi Buru Batzar
EBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 415
Araba Buru Batzar
ABB
Abendaño, 26
01008 Araba
Tf: 945 011 600
Fax zk: 945 011 619
Bizkai Buru Batzar
BBB
Ibañez de Bilbao, 16
48001 Bizkaia
Tf.: 944 039 400
Fax zk: 944 039 413
Gipuzko Buru Batzar
GBB
Pinu bidea, 20
20004 Gipuzkoa
Tf: 943 11 88 88
Fax zk: 943 11 88 87
Napar Buru Batzar
NBB
Zapatería, 50
31080 Nafarroa
Tf.: 948 21 19 74
Fax zk: 948 21 19 96
Ipar Buru Batzar
IBB
25, rue Thiers
64100 Baiona